Archive for maiatza 29th, 2012

Gaurko egunez, milaka izan gara Iruñeako kaleetan, eta baita gainontzeko herrietan, mobilizatu garen ikasleak. 12.000 baino gehiago izan gara kaleetan elkartu garen pertsonak. UPNAn 50 ikasle inguruk hartu dugu parte kontzentrazio batetan; Biurdana ikastetxean itxialdia burutu genuen 60 bat ikaslek; Iturraman, bestean beste, 20 bat ikasle izan gara itxialdian ere; Askatasuna eta Mendilorriko ikasleok zutabeetan mobilizazio erraldoiarekin egin dugu bat… Beste behin ere, Wert, Iribas eta gainontzeko hezkuntza agintariei, argi   Read More ...

Etiketak: Info

31ko grebari begira Iruñerriko ikasleok 30eko gaua ez dugu etxean igaroko eta murrizketen aurkako eta oinarrizko eskubideen aldeko lanketa gauzatzeko erabiliko dugu. Izan zakua eta esterila prest! Baina non egingo dugu lo? Ahoz aho zabalduko da agintari maltzurrei sorpresa txiki bat emateko. Beraz, ikastetxeetan… informatu eta parte hartu!

Etiketak: Info

Etiketak: Info
  • Artxiboa