Gaurko egunez, milaka izan gara Iruñeako kaleetan, eta baita gainontzeko herrietan, mobilizatu garen ikasleak. 12.000 baino gehiago izan gara kaleetan elkartu garen pertsonak.

UPNAn 50 ikasle inguruk hartu dugu parte kontzentrazio batetan; Biurdana ikastetxean itxialdia burutu genuen 60 bat ikaslek; Iturraman, bestean beste, 20 bat ikasle izan gara itxialdian ere; Askatasuna eta Mendilorriko ikasleok zutabeetan mobilizazio erraldoiarekin egin dugu bat…

Beste behin ere, Wert, Iribas eta gainontzeko hezkuntza agintariei, argi eta garbi esan diegu ez dugula euren erreforma espainolistarik eta murrizketa basatirik onartuko. Nahiz eta ikasleok jarraitu, identifikatu eta ikastetxe aurreetan argazkiak atera dizkiguten, inposaketa ororen aurrean, herri osoa altxa, eta batera, erantzungo dugu!

Argazki galeria: klik hemen!

Sortzen Ikasbatuaz-en argazki galeria


Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa