Iragan #M29an nafarroako hezkuntza komunitateak deituriko greba egunaren harira, poliziaren presentzia itogarria salatu genuen ikasle eta abertzaleok. Oraingoan, salaketa hori Askatasuna Ikastetxetik heldu zaigu.

Askatasuna Ikastetxeko argazkiak: klik hemen

#M29ko argazki galeria osoa: klik hemen

Askatasuna ikastetxeko ikasleek adierazi dutenez atzoko greban poliziaren aldioroko presentzia jasan behar izan zuten. Haien ikastetxe inguruan, foralak, nazionalak eta polizia lokala izan zituzten goiz osoan zehar, ikastetxeko ate guztiak oztopatuz eta kontzentratzeko eskubidea ukatuz. Ikastetxe hau ez zen izan poliziaren jazarpena bizi izan zuen bakarra eta Iruñean kolore guztietako poliziaren presentzia handia izan zen ere, helikoptero bat egun osoan zehar gure gainetik eukiz.

Etiketak: Info

Iruzkin bat orain arte.

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa