Archive for maiatza, 2012

Maiatzaren 10eko #ikaslealtxamenduaren harira burututako mobilizazio egunaren aurrean, Amurrioko PPk izandako jarrera salatu dute Zaraobe institutuko ikasleek. Eraso hauen eta murrizketen aurrean antolatu eta erantzuteko deia luzatu diete ikasleriari.

Etiketak: Info

Kolonbian ikasle mugimendu bateratuak Gobernuak hezkuntzaren pribatizazio prozesua geldiaraztea lortu du mobilizazio eta greben bitartez.

Etiketak: Info

Ekainaren 2an “manifestazio erraldoia” egiteko deia luzatu dute hezkuntzako hainbat eragilek gaur emaniko prentsaurrekoan. Hezkuntza murrizketak salatzeko eta kalitatezko hezkuntza publikoa aldarrikatzeko egingo da mobilizazioa. Arratsaldeko 18:00tan Antoniuttitik aterako da. Honako eragileek deitu dute prentsaurrekoa: LAB, STEE-EILAS, CCOO, AFAPNA, ANPE, CSIF, ELA, UGT, Ikasle Abertzaleak, Asamblea De Estudiantes, PAS, Limpieza, Comedores, Herrikoa, Sortzen-Ikasbatuaz.

Etiketak: Info

Etiketak: Info

Gaurko egunez espainiar hezkuntza ministro José Ignacio Wert espainiar estatuko hezkuntza sailburuekin burutuko duen bilkuraren harira, Ikasle Abertzaleak antolakundeak ondorengoa adierazi nahi du: Lehenik eta behin, berriz ere, lege dekretuz eta inposaketa osoz aplikatu nahi duen erreforma tinko salatu nahi dugu. Euskal ikasleoi arrotza zaigun curriculum espainiarra aldatu, eta oraingoan ere, Euskal Herriaren gehiengo zabalak defendatzen duen Euskal Curriculumari ateak itxi nahi dizkio. Guzti hau beste hainbat erasoren artean.

Etiketak: Info

Euskal Preso Politikoen euskal herriratzearen alde, gaixo larriak kaleratzearen alde, kondena betea dutenen etxeratzearen alde, bizi arteko espetxe zigorraren kontra… giza eskubideen alde, HERRIRA Mugimenduak deitutako azken ostiraletan parte hartzeko dei egiten diogu ikasleriari. Ikasle presoak klasera! Euskal Presoak Euskal Herrira!

Etiketak: Info

Bartzelonako Unibertsitate Autonomora Mosso-ak sartu dira. Ez Euskal Herriko unibertsitateetan, ez inon, ez dugu indar polizialik campusetan egoterik nahi! Indar polizialak, campusetatik kanpora! Argazki galeria : klik hemen

Etiketak: Info

Nafarroa Bizirik 1512-2012 elkarteak antolaturik, Martxa Nazionala izanen da datorren ekainaren 16an Euskal Herriko hiriburuan, Iruñean. Ehunka Herritarren laguntzarekin grabatutako Lip-Dub-ean iragarri bezala, kontzertuak ere izango dira egun horretan. Informazio guztia: klik hemen

Etiketak: Info

Nafarroan gaurko egunez burutu dugun grebaren harira, Ikasle Abertzaleak antolakundeak mobilizatu den ikasleria zoriondu nahi du lehenik eta behin. Inposatu nahi diguten erreforma eta murrizketen aurrean, berriro ere, #ikaslealtxamendua-n argi erakutsi genuen bezala, ezezko borobila adierazi dugu. Sindikatuek, jarraipena %70aren gainetik baloratu dute. Gainera, ikasleak kikildu asmoz errepresio poliziala erabili nahi izan duten Iribas eta bere ondokoek ez dute lortu herriaren ahotsa isilaraztea.

Etiketak: Info

Gernikako Akordioko sinatzaileok agerraldia egin dugu gaur Auzitegi Gorenak Bateragune auziaz ebatzitakoa eta Gobernu Delegaritzak Nafarroan ziandako jarrera salatzeko. Honen harira, datorren ostegunean, hilak 24, kontzentrazio zaratatsua deitu dugu.

Etiketak: Info
  • Artxiboa