Archive for ekaina, 2012

Aurtengo udan ere, ikasle eta abertzaleok ez gara etxean geldituko eta Euskal Herriko txoko ezberdinetako jaietan parte hartuko dugu. Hona hemen Ikasle Txosna jarriko dugun jaien zerrenda. Udako lema: “Euskal Herria hezkuntzatik eraikiz!” Bidali zurea komunikazioa@ikasleabertzaleak.org helbidera informazio guztiarekin eta publikatuko dugu! Aranbizkarrako Jaiak (Gasteiz) ekainak 29-30 BODEGIKA hezkuntza taberna (Iruñea) uztailak 6-15 (Sanferminak) Karmen Jaiak (Santutxu) uztailak 14-22 Zipotzak (Gros) uztailak 14-17 Madalenak (Orereta) uztailak 19-22 Gasteizko Jaiak abuztua   Read More ...

Etiketak: Info

Etiketak: Info

Heteronormak irauliz, askatasunean hezi! Ikastolako matrikulazio paperaren aurrean dago Aiert parez pare. Gu hari begira gaude eta hutsuneak, berriz, betetzeko zain. Aitaren izen abizenak laukitxo batean jarri behar dira, amarenak bestean. Amorruz, boligrafoa hartu eta Aita hitza ezabatu du Aiertek. Ama jarri du alboan. GARA /  naiz.info /  Arkatz Gorria BERRIA /   topatu.info Bilgune Feminista /  Hezkidetza Lau Haizetara EHGAM Ekainak 28aren inguruko iritzi batzuk: hemen Irakurtzen jarraitu: behean

Etiketak: Info

Uztailaren 5, 6 eta 7an, Joxemi Zumalabe Fundazioak antolatuta eta Gernikako Gaztetxea eta Astra proiektuaren laguntzaz “Herri Mugimenduak eta IKTak” formakuntza jardunalditxoak antolatu ditu. Helburua, Herri Mugimenduenn artean eztabaidarako gune txiki batzuk eskaintzea da, bi mahai ingururen bitartez. Eta bestetik, formazioa eta transmizio gune bat, Herri Mugimenduetan gabiltzanok gure artean darabilgun jakintza parteka dezagun aukera emanez. naiz+ Arkatz Gorria Herri Mugimenduak eta IKTak

Etiketak: Info

Aurtengo Sanferminetan, ikasle, gure taberna BODEGIKA da! informazio guztia: BODEGIKA Hezkuntza Taberna (menuak, hamaiketakoak, bokatak…)

Etiketak: Info

Etiketak: Info

Ekainaren 23a egun garrantzitsua dugu Euskal Herrian: Euskal Selekzioaren ofizialtasu- naren eta euskaraz bizitzeko gogo eta beharraren aldeko egun osoko ospakizuna eta futbol partidua izango ditugu Donostiako Amara Berri auzoan. Egun osoko jaia eta aldarria izango ditugu bertan, kirolaren alorrean ere herri bat garela irudikatuz eta munduaren aurrean sentitzen garen bezala azalduz.

Etiketak: Info

Gaur goizean, Sortzen Ikasbatuaz-eko kideek Nafar Gobernuko Hezkuntzako Kontseilariari “berak hezkuntza komunitateari emandakoa itzuli” diote. Polizia Foralaren jarrera salatu dute ere. Argazkiak ateratzen ari ziren argazkilariei argazkiak borrarazi egin dizkiete eta Sortzen Ikasbatuaz-eko kideei kaka uzteagatik salaketa mehatsua egin diete.

Etiketak: Info

Ikasle Abertzaleak-eko Eneko Alkalde kidea Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Komisioan izan da ikasleok nafarroan ditugun problematika ezberdinen inguruan mintzatzeko. Hona bideoa:

Etiketak: Info

Ostegun eta ostiral honetan, ekainak 21 eta 22, LABek bere VIII. Ikasle Abertzaleak antolakundeak ere, parte hartuko du bertan. Biltzar Nagusia ospatuko du Barañainen, eta kongresuko astean sartuta, Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak eta Nafarroako bozemale Igor Arroyok sindikatuarentzat aparteko garrantzia duen hitzordu honen inguruko xehetasunak eman dituzte gaur Iruñean. Arroyok azaldu duenez, VIII. Biltzar Nagusia Nafarroan egitea ez da kasualitatea, “erabaki konsziente eta politiko baizik, sindikatuarentzat garrantzia estrategikoa duena, euskal   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa