Bilboko Arriaga Antzokiaren aurrean burutu dugu ikasle eta abertzaleok kontzentrazioa. Datorren ekainak 6, 7 eta 8an izango den selektibitateari ezezkoa adierazi eta Euskal Curriculuma aldarrikatu dugu.

Bitarteko guztiak (eskuorria, pegatak…): klik hemen

Oharra:

Heldu da berriz ere ikasleon etorkizuna jokoan jartzen duen azterketa: SELEKTIBITATEA. Urtetik urtera esan dugu azterketa basati honen kontra gaudela, eta urtetik urtera arrazoiak gehituz besterik ez doaz. Ikasle eta abertzaleok, selektibitatea, baxoa, edota gisa honetako ebaluazio sistemak salatu egiten ditugu.

Bi urtetan zehar batxilergoko ikasle batek “ikasitakoa”, 3 egun luzatzen den azterketa itogarrian birproduzitu behar du. Honek, ikaslea beraren garapena eta barneratutakoa neurtzeko balio behar du. Hala ere, hau ez da horrelako azterketa batekin neurtzen, are gutxiago, honek ikasle robotizatu, akritiko eta sumiso baten figura besterik ez du bultzatzen.

Gainera, egungo sistema kapitalista eta patriarkarrak biziraun dezan inposatzen dizkiguten edukiak dira kontutan hartzen direnak. Sistemaren beharretara egokitutako froga da hau. Euskal ikasleoi, ez dagokigun curriculum arrotz bat inposatu, berau gure hezkuntza zikloan zehar barneratzeko agindu, eta unibertsitaterako sarrera azterketan horren gaineko “testa” egitera kondenatzen gaituzte. Gureak ez diren eduki eta nortasunak inposatu nahi dizkigute.

Gainera, egungo ebaluazio sistema basati honek, ikasleon gaitasunak ebaluatzetik at edota herriaren mesede egongo den unibertsitatearen mesedeei egokitu baino, ikasleon banaketa sistematiko besterik ez dakar. 3 egunetan burututako azterketa baten lortutako nota izango da etorkizunean gauza bat edo beste ikasteko aukera emango duen bakarra.

Inposaketa eta eraso hauen aurrean, urteetan zehar selektibitatearen kontra ikasleok darabilgun borroka ezinbestekoa da. Azken urteetan gainera, Baionako Bernat Etxepara lizeoko ikasleek baxoa euskalduntzeko darabilten borroka eredugarria ekarrik nahi dugu gogora.

Guzti honekin, aurten ere, ikasle eta abertzaleok selektibitatea eta baxoa bezalako azterketa arrotz eta basatiei gure ezezko borobilena eman nahi diegu. Curriculum espainol eta frantsesa, ebaluazio sistema bidegabea, hizkuntza arrotzak eta Euskal Herriaren mesedera ez dagoen azterketa oro salatu nahi dugu.

Guk gurea. Ikasleok euskal curriculuma!

Selektibitatea eta baxoari ez!!!


Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa