Archive for ekaina 2nd, 2012

Milaka herritar batu gara gaur Iruñeako kaleetan Sortzen Ikasbatuaz eta Herrikoia elkarteek egindako deialdiari jarraiki. Ikasle Abertzaleak-ek ere bat egin du mobilizazioarekin hainbat eragile eta sindikaturekin batera. Bertan, Wert espainiar hezkuntza ministroak inposatu nahi digun hezkuntza erreformari ezetz esan diogu eta murrizketak aplikatu ez ditzala exijitu. Gaurkoan ere, argi eta garbi gelditu da hezkuntza komunitatea osatzen dugu ikasle, hezitzaile, guraso eta herritarrek ez dugula inposaketarik onartuko.

Etiketak: Info

Euskal Herriko hainbat txokotan selektibitate arrotz eta espainolistari ezezkoa esaten ari gara eta era berean, azterketa sistema itogarriarekin, pedagogia atzerakoiarekin, curriculum imposatuekin eta ikasgai arrotzekin bukatzeko eskatu dugu. Bitarteko guztiak Gehiago irakurri, behean:

Etiketak: Info

Euskal Herriko Bilgune Feminista HERRITARTASUNAREN HEZKUNTZA: ADOKTRINEMENDUA ESKUINETIK Planteatzen diren eduki aldaketen artean daude: homosexualitatea, homofobia, xenofobia, generoa, abertzaletasuna…bezelako edukiak ez azaltzea, ez lantzea, eta honen ordez, konstituzioaren mugak ezagutzea, fanatismoa eta terrorismoa bezalako edukiak lantzea. Ideologizazioaren aitzakiapean egin dute proposamen berri hau, ustez, ideologizazioa ekiditeko, baina ideologizazioari ideologiarekin erantzunez. Gure ustez, ezin baitute ideologizazioaz hitz egin, haiek berdin egingo dutenean. Ez al da ba ideologizazioa konstituzio batek ezartzen dituen   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa