• Api : 15 - Ikasleoi erasorik ez! Euskal Herriak konponbidea
  • Api : 14 - “Lehen aukera”: Ez lehena, ez aukera!
  • Api : 13 - ‘Israeli Boikota’ hitzaldia San Mames Berriko fakultatean
  • Api : 9 - Hezigunetan ere Israeli boikota!

Milaka herritar batu gara gaur Iruñeako kaleetan Sortzen Ikasbatuaz eta Herrikoia elkarteek egindako deialdiari jarraiki.

Ikasle Abertzaleak-ek ere bat egin du mobilizazioarekin hainbat eragile eta sindikaturekin batera.

Bertan, Wert espainiar hezkuntza ministroak inposatu nahi digun hezkuntza erreformari ezetz esan diogu eta murrizketak aplikatu ez ditzala exijitu.

Gaurkoan ere, argi eta garbi gelditu da hezkuntza komunitatea osatzen dugu ikasle, hezitzaile, guraso eta herritarrek ez dugula inposaketarik onartuko.

Irakurri den oharra:

Hezkuntza kontseilariak ikasturte erdia darama jendarteari esanez, sineztarazteko, murrizketek ez dutela eraginik kalitatean. Gainera esaten du PPk inposatutako murrizketak derrigorrezkoak direla. Iribas jauna, eska iezaiozu PPko gobernuari neurri hauek bertan behera uzteko eta ez ezkutatu zure erabakia arauaren derrigortasunean.

Iribas jauna, familiak zein irakasleak pazientzia amaiezina dugu zu bezala ulertzen ez duten ikasleekin, beraz, ez larritu, argi eta garbi azalduko dizugu. Milaka pertsona elkartu gara gure ezezko borobila adierazteko, hezkuntza komunitate guztiaren ezezko borobila zure murrizketei.

Adibide argigarri bezala, esatea Lehen Hezkuntzako ratioa 13tik 27 ikasleko klaseak edukitzeraino igotzea kalitatean ez duela eraginik, gezurra esatea da.

Ordu lektiboen igoerak hezkuntza zerbitzua okertzen du, irakasle bakoitzari ikasle kopuru handiagoa emanez, irakasle bakoitzari eskola ezberdinak egokituz edota ikasgai ezberdinak emanaraziz.

Irakasleek behar bereziak dituzten ikasleei arreta emateko ordutegia jaitsiz hala nola ordezkapenak atzeratuz, kalitatearen kontrako neurriak dira ere

Garbiketan murrizketak egitea, osasunean arazoak sor ditzake.

Zentroei diru-laguntzak gutxitzeak esan nahi du edo kalitatea jaitsi edota familiek hainbat gauza ordaindu behar izatea.

Ekonomi egoera honetan liburuak berriro ordaindu behar izateak hala nola unibertsitate tasak igotzeak aukera berdintasunaren kontra doa.

Jantokiei laguntza kentzea, beste horrenbeste.

Irakasleen formakuntza gutxitzeak ere eragin zuzena du kalitatean.

Zerrenda kontseilariak nahi adina luza dezakegu, bere departamenduak defendatu beharko zukeen aukera berdintasunaren kontra doazen beste hainbat neurri aipatuz

Beraz, astelehenean Diario de Navarrako lerroetatik esan zizuten bezala, hezkuntza komunitatea osoa murrizketen kontra badago, nahiz eta zuk esan kalitatean eraginik ez dutela eta kontrakoa esaten duenak gezurra diola errepikatu, gaur hemen milaka pertsona elkartu gara argi eta garbi esateko murrizketak onargaitzak direla eta Nafarroak neurri hauek ez aplikatzeko eskumenak dituela

Honengatik guztiagatik, zalantzarik ez eduki neurri horiek aurrera eramateko asmoak erakusten dituzun bitartean, martxan egongo garela horrelakoak ekiditeko, gezur eta banaketa saiakera antzuen gainetik.

Hauxe exijitzen diogu UPN-PSN gobernuari:

25eko ratioak Lehen Hezkuntzan, 30ekoak Bigarrenean eta 33koak Batxillergo zein Lanbide Heziketan

Kontratazioen mantentzea eta Gobernu zentralarekin gatazka konpondu bitartean, dozenzia zuzeneko ordutegiaren gehiketa zaintzak, laguntzak eta bikoizketak egitea bideratzea.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa