Euskal Herriko hainbat txokotan selektibitate arrotz eta espainolistari ezezkoa esaten ari gara eta era berean, azterketa sistema itogarriarekin, pedagogia atzerakoiarekin, curriculum imposatuekin eta ikasgai arrotzekin bukatzeko eskatu dugu.

Bitarteko guztiak

Gehiago irakurri, behean:

Urtero legez selektibitatearen garaia heldu da batxilergoko bigarren mailako ikasleentzat eta ondorioz, Bilboko Ikasle Abertzaleakeko kideek elkarretaratzea burutu zuten atzo, 19:00ean, Arriagako plazan, ikasleen maila frogatzeko metodo hori “eztabaidagarria” dela erakusteko eta eredu propioa aldarrikatzeko.

Argitu zutenez, mota horretako azterketek , “sistema kapitalista baten eredu elitista bermatu, eta xedea etekina eta produktibitatea lortzea duen dizartea sortzen dute”. Guzti horren aurrean salatu zuten ikasle baten jakintzak ez direla bere merituetan oinarritzen, baizik eta hamarren gaineko nota estu batean, non ikaslearen bizitza akademiko guztia sartu behar da.

Era berean, selektibitatean agertzen diren edukiak, “eredu espainolak inposatutako edukiak” direla jakinarazi zuten eta ikasle bezala etorkizunaren jabe izateko lanean jarraituko dutela, “gazteeon etorkizuna arriskuan jartzen duen metedo arbitrario horren gainetik pasatuz”.

Gernikako ikasleen ekimena:


Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa