Beste urte batez ere selektibitate basati eta espainolista egiteko egunak iritsi dira. Berriz ere, espainiar curriculumean oinarritutako 3 egunetako azterketa arrotz baten bidez, ikasleok, batxilergoan zehar barneratutako edukiak baloratzeko azterketa itogarria dugu hau.

Honen aurrean, ikasle eta abertzaleok, selektibitateri ezezkoa adierazi eta Euskal Curriculuma aldarrikatuko dugu.

Argazkiak: klik hemen

Bitarteko guztiak: klik hemen

Mobilizazio ezberdinen deialdia eta kronikak: jarraitu irakurtzen

  • UPNA
    • Ekainak 6
    • “Selektibitatearen aurrean, Euskal Curriculuma” kontzentrazioa · 10:15 · UPNAko liburutegi aurrean
  • Eskuorrien banaketa masiboa campusean
  • “Bienvenidos a la selectividad española” dekorazioa
  • Klasez klase parodia egingo da
  • Ekainak 7
    • “Selektibitatearen aurrean, Euskal Curriculuma” kontzentrazioa
  • UPV Gasteiz
    • Ekainak 6
      • “Selektibitatearen aurrean, Euskal Curriculuma” kontzentrazioa
      • Eskuorrien banaketa masiboa campusean
      • “Bienvenidos a la selectividad española” dekorazioa

  • UPV Nautika (Portugalete)
    • Ekainak 6
      • Eskuorrien banaketa masiboa campusean
      • Bienvenidos a la selectividad española” dekorazioa
      • Permormance ikusgarria sarreran
  • UPV Leioa
    • Ekainak 6
      • Eskuorrien banaketa masiboa campusean
      • Bienvenidos a la selectividad española” dekorazioa
      • Selektibitatea egingo duten ikasleen kexkak batu
    • Ekainaik 7
      • Selektibitatearen kontrako parodiak campusean zehar
  • UPV Eibar
    • Ekainak 6
      • “Selektibitatearen aurrean, Euskal Curriculuma” kontzentrazioa
      • Eskuorrien banaketa masiboa campusean
      • “Bienvenidos a la selectividad española” dekorazioa
  • UPV Ibaeta
    • Ekainak 6
      • Selektibitatearen aurrean, Euskal Curriculuma” kontzentrazioa
      • Eskuorrien banaketa masiboa campusean
      • Bienvenidos a la selectividad española” dekorazioa

Leioako ikasleenkronika:

Beste urte batez espainiar estatuko ikasle guztiek selektibitatea egiten dihardute egunotan. Beraien ezagutza hiru egunetako presiopean erakutsi beharra daukate. Hego Euskal Herriko ikasleak ere inposaketa bikoitz hori jasaten ari dira. Gainera, aurten, inoiz baino gehiago, edukien mugaz gain, muga ekonomikoak ere bete-betean eragiten die ikasleriari.

Honen aurrean, Leioako Ikasle Mugimenduak selektibitatearen zilegitasuna zalantzan jarri du beste urte batez EHUko Bizkaiko Campusean. Horretarako, Campusa apaindu dute honako salaketekin: “Bienvenido a la Universidad ¿Pública, Vasca? Patrocinado por: Petronor, Confebask, BBK, BBVA”, “Berdin da zuek zer nahi duzuen, zenbaki soil bat zarete guretzat (Isabel Celaá)” eta “Zulotik pasako zara?”.

Horrez gain, selektibitatea egin duten gazteak eta irakasleak elkarrizketatu dituzte, eta guztiek bat egiten dute azterketa hau justua ez dela diotenean. “Goiri” eta “Zelaia” arduratu dira elkarrizketa horiek burutzeaz, eta egun gutxi barru ikusi ahal izango da sarean!

Azkenik, parodia bat egin dute azterketak egiten ari diren fakultateetan eta Campusean zehar. Bi enpresari, “hipotekak” banatzen jardun dira ikasleei, beraien ikasketak ordaintzerakoan “arazorik” izan ez dezaten. Hauei ikasle zonbiek jarraitu diete, barra-kode soil batekin identifikatuak. Hauek zaintzeaz segurata bortitz bat arduratu da.

Salaketa hauen gainetik, ikasleriaren hitza entzun eta errespetatzeko aldarria egin dute: “Ikastera!!! Ikustera, probatzera, errealitatea eraldatzera!”

Etiketak: Info

Iruzkin bat orain arte.

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa