Archive for ekaina 11th, 2012

Iragan larunbatean, hilak 9an, Oarsoaldeko ikasle eta abertzaleek Ikasle Eguna burutu zuten Oiartzunen. Goizeko 10:30etatik aurrera, festa eta aldarrikapena bateratu zituzten eskualdeko ikasleek. Elkar ezagutu eta guztien artean aurrera begira asmoak landuz, oraina irauliz etorkizuna eraiki daitekeela ondorioztatu zuten. Argazki galeria: klik hemen

Etiketak: Info

Etiketak: Info

Etiketak: Info

@berria egunkaritik jasotako artikulua: Larrepetit – Leire Bilbao SELEKTIBITATEA Ukondoak mahai gainean eta burua liburu eta apunte artean sartuta dauka Liernik. Kolore ezberdinetako arkatzak esku banatan hartu eta orriak margotzen dabilela dirudi. Garrantzitsuena gorri, garrantzitsu izan daitekeena urdin. Orriak pasa ahala lepoa laxatzen du noizbehinka. Eta erloju orratzei begiratzen die une oro. Horrelaxe dabil azken egunotan. Etxetik liburutegira eta liburutegitik etxera, bizkarrean urte osoko irakasgaien pisua hartuta.

Etiketak: Info

Etiketak: Info
  • Artxiboa