Perú, Colombia eta Chilen egindako bideoa da ondorengoa. Hezkidetza bere osotasunean lantzeko interesgarria da oso. Animazio honetan lau pertsonen bizipenak kontatzen dira. Jaiotzen direnetik euren identitate propioa garatzen duten arte.

Bide horretan, eskolan, etxean, komunikabideetan, lagun artean, kalean….espazio guztietan nolakoak izan behar duten argi esaten zaie. Oso modu dikotomikoan gainera.

Hala ere, MUNDUA, HARREMANAK ETA EUREN IDENTITATEA ulertzeko eta bizitzeko beste modu justoago eta parekideago bat topatuko dute.

Bideo osoa ikusteko: Bilgune Feminista

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa