Iribas nafar hezkuntza sailburuarekin biltzeko asmoa izan dute hainbat irakasle eta gurasok. Iribas inposatzaileak, eurekin hitzegiteari uko egin eta foruzainak bidali ditu.

Berri osoa: klik hemen

Helarazitako oharra:

Gaur, asteazkena, hezkuntza departamentuan gurasoak eta irakasleak bildu gara. Asanbladan informazioa elkartrukatzeaz gain, Iribasekin hitzordu bat eskatuz lau lagun igo dira. Lagun hauei helarazi die, ez zela haiekin bilduko eta nahiz izanez gero, itxon zezatela. Lau lagun horiek asanbladari hori helarazi eta asanbladak, guztiok Iribasen bulegora igotzea erabaki du.

Bertara “gabinete burua”, azpiegituren arduraduna eta hezkuntzako zuzendari orokorra agertu dira. Hauen proposamena: gure izenak emateko eta deituko gintuztela bileraren batera. Asanbladak ezezkoa erantzun du. Iribasekin hitzordu bat zehaztu gabe ez genuela alde egingo; Nafarroako jendarteak aski argi utzi duela hezkuntzan ezartzen ari diren murrizketen aurka dagoela, eta Iribasek jendarteak eskatzen diona egin behar duela: AHT bezalako obrak bertan behera utzi eta zerbitzu publikoetan inbertitu.
Hitzordurik jarri gabe, 17:30ean, Foruzaingoak indarrez eta bultzaka atera gaitu. Gurekin, TVE-ko kamara bat egon da denbora guztian, eta erretenituta mantendu dutenez, azkena izan da ateratzen.
Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa