Archive for iraila, 2012

Aurten ere paregabeko Mendi Martxa antolatu du Iruñerriko Ikasle Abertzaleak-ek. Larunbat honetan, urriak 6, baserritar jantzia hartzeko eta mendian gora ibiltzeko deia egin dute. Animatu eta parte hartu!

Etiketak: Info

Herriz herri abiatu dugun gazte prozesua da Zukgua. Prozesu honen bitartez gazte antolakunde bat sortu asmo dugu, independentziaren aldeko eta ikuspegi ezkertiarreko gaztez osatuko dena. Jatorria, udan zehar aurrera eramandako hausnarketa eta harreman dinamikan dago. Herriz herri gazteok antolatzeko dugun beharraz hausnartu eta ideia hau partekatzen igarotako hilabeteen ostean aterako ondorioa da.

Etiketak: Info

Etiketak: Info

Euskal Herriko hainbat eragile politiko sindikal eta sozialek, gure elkartasun eta babesa eskaini nahi diogu Venezuelako iraultza bolivariarrari.

Etiketak: Info

Urtero legez, Euskal Herrian, 1975eko irailaren 27an Txiki eta Otaegi erail zituztela gogora ekartzen da. Gainera, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko gudarien omenez ekitaldiak egiten dira. Euskal Herriko hainbat heziguneetan ere Gudari Eguna burutu da. Info+ topatu.info

Etiketak: Info

Arrakastatsua izan da, erabat, atzoko egunez Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan gehiengo sozial eta sindikalak deitutako greba orokorra. Balorazioen arabera, 110.000 herritar baino gehiago batu ginen antolatutako pikete, zutabe, manifestazio eta gainontzeko mobilizaziotan. Informazio guztia hemen: naiz.info  |  Gara  |  Berria  |  ateakireki.com |  ekinklik.com Info 7 irratian elkarrizketa  |  Nafarroako Ikasle Abertzaleak

Etiketak: Info

Gaur, greba eguna da, beraz, Ikasle Abertzaleak antolakundeak ez du webgune hau berriztuko. Ikasle eta abertzaleok greba deialdietan parte hartu eta beraren jarraipena greba.euskalherrian.info bitartez egingo dugu!

Etiketak: Info

Ikasle Abertzaleak antolakundeak bere babesik handiena adierazi nahi die, lehenik eta behin, ikasleon hitzaren bozgorailu izateagatik eta Bologna Prozesuaren ikasle iritzia transmititzeagatik datorren hilak 26an epaituak izango diren 13 ikasleei. Bestitik, UPVko Leioako campusean eta Euskal Herriko unibertsitateetan orokorrean eman izan diren eta ematen ari diren eskubide zibil eta politikoen urraketa arbuiatu nahi dugu. Asteazkenean, greba orokorraren egunean bertan, 13 ikasle epaituak izango dira Bilboko Epaitegietan. 4 hilabeteko espetxe zigorra   Read More ...

Etiketak: Info

Etiketak: Info

Irailaren 26ari begira, hainbat mobilizazio antolatu ditu UPNAko ikasle mugimenduak.  

Etiketak: Info
  • Artxiboa