Archive for iraila 18th, 2012

(Berria egunkaria bidez) Ikasturtea bukatu bezala hasi da Nafarroako Hezkuntza Kontseiluarentzat. Protesta artean. Lehen bilera egin zuten erakunde horretako kideek atzo, Iruñeko Irunlarrea karrikako egoitza barruan, kanpoko aldean sindikatuek, guraso elkarteek eta ikasleek elkarretaratzea egiten zuten bitartean. Bileran izan zen Jose Iribas, Nafarroako Hezkuntza kontseilaria, baina protesta hasi baino lehen sartu zen Hezkuntza Kontseiluaren egoitzara. Ez zuen pasatu behar izan elkarretaratzean parte hartzen ari zirenen aurretik.

Etiketak: Info

Datorren irailaren 26ko greba orokorraren baitan, Iruñerriako gazteek planteamendu propioa diseinatu dute. Honen baitan, gazte komitea eratu eta datorren 21ean borroka eguna antolatu dute.

Etiketak: Info
  • Artxiboa