Gaurko egunez espainiar Hezkuntza Ministro de Wert-en erreformaren aurrean, Ikasle Abertzaleak antolakundeak ezezkorik tinkoena adierazi nahi du. Berriz ere, inposaketa hutsa den erreforma honen aurrean, Euskal Herriak behar duen Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko aldarria mahaigaineratu nahi dugu. Inpasaketa honen aurrean, elkarlanean, gure hezkuntza propioa eraikitzeko konpromesuan berretsi nahi dugu.

( IAren irakurketa, behean)

Gaurko egunez espainiako Hezkuntza Ministro Jose Ignacio Wertek onartutako hezkuntza erreformaren aurrean, Ikasle Abertzaleak antolakundeak ondorengoa adierazi nahi du:

  1. Berriz ere, Euskal Herriari eta euskal ikasleoi, inposaketa bidez hezkuntza erreforma bat aplikatu nahi zaigu.
  2. 7. aldia da, gure herri izaera ukatu eta madrilgo gobernutik erreforma organiko bat inposatu nahi zaigula.
  3. Eskola Curriculumean EAEko eta Nafarroako gobernuei erabakitze eskumena %35era jeitsi izana erabat arbuiatzen dugu. Euskal Herriaren beharretara, herritik sortua eta herriaren mesedera egongo den curriculumari ateak itxi nahi dizkiote. Espainiar Curriculum inposatu bat Euskal Herrian inposatu nahi digute.
  4. Madrilgo gobernuak ikasgaien artean batzuk aukeratu eta beste batzuk murriztearen erabakia salatu nahi dugu.  Erabaki honek heziguneen autonomia murriztu nahi du tokian tokiko eta ikas-adar ezberdinetako aukera askatasunari trabak jarriz. Neurri honekin, ikasgai minorizatuak desagertzeko joera izango dute.
  5. Azterketa sistema berriarekin ikaslearen gaitasun indibidualak ez dira baloratuko. Ikaslea edukiak buruz ikasi beharko dituen objektu pasibo bilakatu nahi da. Selektibitatea kentzearen “goxokiarekin” azterketa itogarriak inposatu nahi dizkigute DBHn azken probak 3 puntu eta batxilergoan 4 balioz.

Erreforma berri hau euskal ikasleon eta euskal hezkuntzaren kontrako eraso larritzat jo nahi du Ikasle Abertzaleak-ek. Berriz ere, espainiar gobernu arrotzak gure herriak aldarrikatzen duen Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko apustua oztopatu nahi du.

Inposaketa honen aurrean, ikasle eta abertzaleok Euskal Herriaren kontrako eraso berri hone herri gisa erantzuteko deia egiten dugu. Eskola komunitatea osatzen dugun ikasle, hezitzaile, familia eta baita herritarrek ere, kalera irten eta erreforma basati berri honi ezezkorik tinkoena agertu eta Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistema propioa eraikitzeko gonbitea luzatu nahi dugu.

Euskal Herriak hezkuntzan erabakitzeko duen eskubidea aldarrikatu nahi dugu oraingoan ere, burujabetasuna, alegia.

Elkarlanean, atzerriko erreformei ez, eta euskal hezkuntzari bai esateko garaia da. Inoiz baino erasoaldi espainolistena jasaten ari garelako, Euskal Herria kalera!

2012ko irailaren 21ean,

Ikasle Abertzaleak

 

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa