“Bolognaren kontrako borroka epaituko dute”
Ikasle Abertzaleak antolakundeak bere babesik handiena adierazi nahi die, lehenik eta behin, ikasleon hitzaren bozgorailu izateagatik eta Bologna Prozesuaren ikasle iritzia transmititzeagatik datorren hilak 26an epaituak izango diren 13 ikasleei.
Bestitik, UPVko Leioako campusean eta Euskal Herriko unibertsitateetan orokorrean eman izan diren eta ematen ari diren eskubide zibil eta politikoen urraketa arbuiatu nahi dugu.
Asteazkenean, greba orokorraren egunean bertan, 13 ikasle epaituak izango dira Bilboko Epaitegietan. 4 hilabeteko espetxe zigorra ezarri nahi diete ikasleei “desordena publikoak” leporatuta.
Gara | Berria | naiz (iritzia) | ELEAK Mugimendua
Haizearen Arkatza | Ikoitzen Arkatza | elkarrizketa BRANKAn
Honen aurrean, Ikasle Abertzaleak-ek ondorengoa adierazi nahi du: (jarraitu irakurtzen, behean)
- Unibertsitate ezberdinetan ematen diren eskubide zibil eta politikoen urraketa etetea exijitzen diegu hezkuntza agintari ezberdinei. Honen baitan, kontrol kamerak kentzea, segurtasun indar pribatu nahiz publikoen desagertzea eta ikasleon kontrako erasoekin bukatzea.
- UPVk bere posizioa argitzea eskatzea eskatzen dugu. Bera da epaiketa honen erantzule nagusia, izan ere, gertakarien egunean gaur egungo errektore den Iñaki Goirizelaia zen UPVko Bizkaiko Errektoreordea. Berak baimendu zuen Ertzaintza campusean sartzea eta ikasleen kontra oldartzea.
- Beraz, datorren asteazkenean, hilak 26an, izango den epaiketa politikoa bertan behera uztea eskatzen dugu.
- Euskal ikasleriari zein euskal herritarrei orokorrean, dei egiten diegu edozein eremutan eskubide zibil eta politikoen defentsan herri harresia eraiki dezaten.
Bolognaren kontrako borrokaren kronologia
2008ko gertakariak dira hauek. Ulertu ahal izateko beharrezkoa da unibertsitateetako aurreko kontestua azaltzea. 2005etik aurrera 3 Ikasle Greba Orokorrak egin ziren Euskal Herriko unibertsitateetan Bologna prozesuaren kontra, horietan ikasleriaren %90ak bat egin zuen deialdiekin. Honekin batera, Bakaikun egin zen Europako Ikasle Foroan, munduko hainbat herrialdetako ikasle antolakunde ezberdinekin batera unibertsitateetako pribatizazioaren kontrako adierazpen bat adostea lortu zen. EHko fakultateetan lehen proba pilotoak gelditzen sahiatzen ari ziren ikasleak. Kontestu horretan, UPVk Listado de Infracciones y Sanciones onartu nahi izan zuen klaustro batean. Honekin, UPVko ikasleentzako barne araudia aldatu nahi zuen, ikasleok gure aldarrikapenak egiten genituen moduak gogor zigortuz. Beraz, ikasleok 2007ko abenduaren hasieran egin zen klaustroa eten genuen, era baketsuan klaustroaren barrenean sartuz. 250 ikasle inguru sartu zen klaustro barrenera. Honen ostean, 2007ko Abenduaren 20an 4.000 ikasleko manifestazio nazionala egin genuen Leioan, hau bukatuta, poliziarekin enfrentamenduak egon zirelarik. (Unibertsitate barrura lehen aldiz sartzen zen polizia Bolognaren borroka hasi zenetik). 2008ko urtarrilan, ikasleak azterketen erdian geudela aprobetsatuz, UPVk berriro deitu zuen klaustroa, ikasleok ezetz borobila esan genion “Listadoa” aprobatzeko. Bitarte horretan unibertsitateak ez zuen gurekin ezer negoziatu. Egunean bertan, Klaustroko ordezkariak, modu baketsuan, klaustroa ostopatzen saiatu ziren, eta era berean, kanpoan kontzentrazio bat deitu zen segurtasun pribatu nahiz polizia sekretuarekin enfrentamenduan bukatu zuena. Hori gutxi balitz, bigarren aldiz sartu zen polizia antidisturbioa unibertsitatera. Egun honek 13 ikasle utzi zituen auzipetu. Horietako 2 kazetari lanetan ari ziren gainera. Guztiei “desordena publikoak” eta honen ondorioz 4 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen die fiskaltzak. Horrela, hurrengo urte eta erdian ere errepikatu ziren holako enfrentamenduak. Arazoa behin eta berriro azaltzen zelarik bortizkerian. Bolognaren arazoa eztabaidatu beharrean, UPVko errektoreek nahiago izan dute polizia bidali. Campusa Campus-Polizial bilakatze bidean pausuak ematen joan dira azken urteetan. Horren adibide garbia dugu 2009an Inaki Goirizelaia Errektoreak eta Aresek zuzentzen duen Barne Sailak eginiko akordioa. Unibertsitateko kamarek grabatutakoa eta poliziaren unibertsitatera sarbidea barne saiak kontrolatzen duelarik, muga eta filtro gabe.Tags: bologna, epaiketa, errepresioa, naiz, upv
Trackback from your site.
Comments (1)
Hamahiru ikasle epaituko dituzte bihar, Bilbon | topatu
| #
[...] ikasleabertzaleak.org, berria.info, [...]
Reply