• Api : 24 - Gasteiz “LOMCErik gabeko herria” dinamikarekin bat
  • Api : 23 - Hitzaldia: 68ko Mexikoko ikasle mugimendua
  • Api : 18 - Gasteizko IA | Ostiralero euskal preso eta iheslariak etxera!
  • Api : 15 - Ikasleoi erasorik ez! Euskal Herriak konponbidea

Arrakastatsua izan da, erabat, atzoko egunez Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan gehiengo sozial eta sindikalak deitutako greba orokorra.

Balorazioen arabera, 110.000 herritar baino gehiago batu ginen antolatutako pikete, zutabe, manifestazio eta gainontzeko mobilizaziotan.

Informazio guztia hemen:

naiz.info  |  Gara  |  Berria  |  ateakireki.comekinklik.com

Info 7 irratian elkarrizketa  |  Nafarroako Ikasle Abertzaleak

IBAETAKO IKASLE ABERTZALEAK

Goizeko 7:30etan batu eta 30 ikasleko talde bat egon da goiz osoan fakultate denetako sarreretan, bertaratu diren irakasle eta ikasle gutxi batzuei informazioa banatzen eta grebara animatzen. Campuseko aktibitate akademikoa %5ª baino gutxiagokoa izan da gutxi gorabehera eta beraz, argi gelditu da berriro ere unibertsitateko sektore ezberdinen eta batez ere ikasleon erantzuna gainera datozkigun murrizketa eta erreformen aurrean. Baina gure borroka ez da egun honetan soilik gelditzen eta gogorarazi nahi dugu Urriaren 11an ikasleok berriro kalera atera eta gure mezua entzunaraziko dugula!

GASTEIZKO IKASLE ABERTZALEAK

Goiza:

Goizean piketeak burutu ditugu. Hauek 8tan hasi dira Magisetik. Bertan 60-70 pertsona batu gara. Piketeak hiru taldetan banatu dira. Lehen pikete taldea, Aularioko atean kokatu da. Hauetako talde bat, ateak eseri dira, eta gainontzekoak bertaratzen ziren ikasle zein ikasleak informatu dituzte. Bigarren taldea, Farmazian kokatu da. Hauek hiru azpitaldetan banatu dira, bi ateetan kokatu dira eta beste bat barnealdean. Fakultate honetan tentsio uneak eman dira irakasle eta ikasle eskirolekin. Fakultate barnera sartzen saiatu dira, eta ikasleok hau eragoztean inkrepazioak egin dituzte. Hirugarren talde bat, IVEFera joan dira, bertan pikete lanak burutzera. Gainontzeko fakultateei dagokienez, Magisek greba egin du (solik zerbitzu minimoak), Peritosen ez dira klaserik egoten, eta soilik irakasle batzuk sartu dira. Filon, nahiz eta grebarik ez egin, ikasle eta irakasle eskirolen presentzia minimoa izan da. Gizarte Lanari dagokionez, ez dira klaserik egon (gu unietan egon garen orduetan zehar).

Beraz pikete lanak, 10ak arte burutu dira. Gero, asanblean erabaki bezala, Gasteizeko mobilizazioetara bideratu gara. Beraz, ordutik aurrera ez dugu informaziorik. Eguerdiko ordubietan itzuli gara. Eguerdian, ikasleen presentzia minimoa da ordu hauetan ere. Adibidez, La Unioneko autobusak hutsik dabiltza. Arratsaldean, beste pikete batzuk burutuko dira, eta informatuko dugu.

Laburbilduz, ikasleen parte hartzea greban, masiboa izan da. Ez dugu datu zehatzik, baina estimazioak burutu ditugu:

Magis: %100

Peritos: %90

 Filo: %99

 Farmazia: %90

 Aulario: %95

 Gizarte Lana: %100

 IVEF: ez dugu datu zuzenik, baina ikasleak sartu dira klasetara

 Arratsaldea:

Arratsaldeko piketeak eguerd9iko 14:30tan hasi ditugu unietan. 40 bat lagun bildu gara. Piketeak gehienbat Farmaziako fakultatean aritu gara, bertan praktikak programatuak baitzeuden. Hala ere, praktiketara joan den ikasle kopurua oso urria izan da. Hori dela eta, bertako lanketa ez da oso handia izan. Lemak jaurtitzera eta bertaratutako ikasleak informatzera mugatu gara. Ondoren, gainontzeko fakultateetara bideratu gara, hauetan, ikasleen presentzia urria izan da, 10 pertsona baino gutxiago fakultateko. Aularioaren kasuan, bi persona etorri zaizkigu galdezka ea zergatik ari ginen protestan eta behin egoera azalduta, gurekin etorri dira kanpora.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa