Archive for urria, 2012

Berria bidez: Euskaraz bizitzeko nahiari ateak zabaltzeko eskatuko dute euskaltzaleek abenduaren 1ean. Data horretan manifestazio nazionala egingo dute, Donostian, Kontseiluak antolatuta. Dozenaka euskaltzale elkartu ziren atzo, abenduaren 1eko deialdiari atxikimendua agertzeko. Etorkizunean euskarak iraungo badu, euskal hiztunen komunitateak iraun duen seinale izango da, Paul Bilbao Kontseiluko idazkariaren esanetan; baina komunitate horrek irauteko beharrezkoa da euskararen ezagutza zabaltzea eta euskaraz egiteko aukerak ugaritzea. Beraz, euskal komunitatea indartzeko mezua emango dute abenduaren   Read More ...

Etiketak: Info

Atzoko egunez Wert espainiar Hezkuntza Ministroak erkidegoetako Hezkuntza Sailburuekin izandako bilkuraren ostean jasotako deklarazioen ondoren, Ikasle Abertzaleak-ek honakoa adierazi nahi du:

Etiketak: Info

Agerraldian irajurritako testua: Hamarkadetan luzatu den gatazkari konponbide justu bat eman eta denon artean bakea eraikitzeko aukera berriak zabaldu dira Euskal Herrian. Bide honetan bat egin dute azken hilabeteotan erakunde eta kolektibo ugarik gure herrian, eta helburu honetan aurrera egiteko bidelagun ditugu nazioarteko pertsona eta eragile ugari ere. Atxikimenduak: klik hemen

Etiketak: Info

Duela bi aste, ikasleok planto egin genion sistemari. Hamaika arrazoik batu gaituzte kolore eta nazio ezberdinetako ikasleak aldi berean borroka egiteko. “11X12, hezkuntza herritik eta herriarentzat” lelopean, Estatu Españoleko nazio zapalduetako ikasle mugimenduak batu egin ginen, urriaren hamaikan greba eginez.

Etiketak: Info

Estelle itsasuntzia une honetan Gazara bidean doa eta Israelgo Estatuak erasotzeko arrikuskuan aurkitzen da. Ia hiru hilabetez Europako hainbat portutan babesa jaso ondoren, Gazako setio egoera hautsi eta palestinarrek bertan bizi duten isolamendu eta zapalkuntza etengabea salatzea helburu zuen itsasontziak eta Gazaruntz ekimenak berak. Unearen larritasuna kontutan hartuz, Askapenak  aitortutakoaren ildotik, Ikasle Abertzaleak antolakundeak hitzok bere egin eta honakoa jakinarazi nahi luke:

Etiketak: Info

topatu.info  |  Nafarroako IAren bloga Nafarroako Ikasle Abertzaleak-en oharra: Urriaren 11ko mobilizazioa, historikoa izan zen nafarroako ikasleontzat. Urteak dira Nafarroan eskualde ezberdinetan horrelako mobilizaziorik burutzen ez zela; Lekarotz, Altsasu, Lizarra edo Iruñerria kasu. Iribasi eta Wert-i argi utzi genion zein den gure hautua; hezkuntza modu ezberdinez erasotzeari uzten ez dioten bitartean, ez diegu bakerik emango.

Etiketak: Info

Hainbat ikasle elkartu dira Gasteizko Campuseko aularioan pasa den osteguneko 11x12ko ikasle greba orokorrean Ertzaintzak eta campuseko segurtasun pribatuak izandako jarrera salatzeko. Gasteizko Campuseko asanbladako kideek balorazio positiboa egin dute 11×12 grebaren inguruan. Gara  |  Berria  |  topatu.info  |  haraba!

Etiketak: Info

Urriak 11ko 11×12 ikasle grebaorokorrak izandako arrakasta aprobetxatuz, Donostiako Magisteritza Eskolako ikasleek asanblada bat osatu dute dinamika iraunkor bati ekiteko helburuaz. Atzo hainbat mobilizazio burutu zituzten eta gaur ere manifestazioa egin dute campus osoan zehar.  

Etiketak: Info

Urriaren 11ko “ikasleon nazioarteko mobilizazio egun” arrakastatsuaren jarraipen guztia twiter bidez #11×12 gakoarekin 11×12.wordpres.com blogean. Zorionak euskal ikasleria! Lortuko dugu!!!     <script src=”http://widgets.twimg.com/j/2/widget.js”></script> <script> new TWTR.Widget({ version: 2, type: ‘search’, search: ‘#11×12’, interval: 6000, title: ‘#11×12 Ikasle Greba Orokorra’, subject: ”, width: 268, height: 380, theme: { shell: { background: ‘#4a500a’, color: ‘#ffffff’ }, tweets: { background: ‘#ffffff’, color: ‘#444444’, links: ‘#4a500a’ } }, features: { scrollbar: true, loop:   Read More ...

Etiketak: Info

Bidali zure informazioa komunikazioa@ikasleabertzaleak.org helbidera eta publikatuko dugu. Egunaren jarraipena 11×12.wordpress.com atarian eta #11×12 hastagaren bidez twitterren.

Etiketak: Info
  • Artxiboa