• Api : 24 - Gasteiz “LOMCErik gabeko herria” dinamikarekin bat
  • Api : 23 - Hitzaldia: 68ko Mexikoko ikasle mugimendua
  • Api : 18 - Gasteizko IA | Ostiralero euskal preso eta iheslariak etxera!
  • Api : 15 - Ikasleoi erasorik ez! Euskal Herriak konponbidea

Behean sinatzen dugun irakasle ez unibertsitarioen pertsonal batzordeko sindikatuok eta guraso elkarteok Nafarroako Ikasle talde ezberdinek (UPNAko ASANBLADA, ASANBLASA LIBERTARIA, ERALDATU, IKASLE ABERTZALEAK eta IKASLEEN SINDIKATUA) hilaren 11arako konbokatu duten greba egunean planteatutako aldarrikapenekin bat egiten dugula jakinarazi nahi dugu:

  • LOMCE delakoaren aurka.
  • Unibertsitateko tasen igoerari ez.
  • Nafarroako Hezkuntza departamenduak sistematikoki aplikatzen ari den murrizketei ez.
  • 2013rako aurreikusten diren murrizketei ez.

Neurri eta erabaki politiko horiek guztiak, praktikan, hezkuntza sistemak bermatu behar zuen aukera berdintasunaren aurkako eraso bat dira eta gure jendartearen gazteen etorkizuna hipotekatzen dute.

Dei egin nahi diegu irakasleei, zuzendaritza taldeei zein familiei ikasleek greba egiteko duten eskubidea egikaritzea, baita greba eguna normaltasun osoz igarotzea erraz dezaten.

LAB, STEE-EILAS, CCOO, AFAPNA, ANPE, CSIF, ELA

SORTZEN IKASBATUAZ, HERRIKOA

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa