IRAKURTZEKO TESTU EREDUA

PANKARTA EREDUA

Països Catalans, Aragon, Cantabria, Asturies, Galiza, Castilla, Andalucia, Canarias eta Euskal Herria. Nazio zapalduetako 1o ikasle antolakundek 11×12 mobilizazio eguna antolatu dugu. Eta ez gara bakarrak izan. Dozenaka izan dira, herri ezberdinetan, ikastetxe eta fakultate ezberdinetan, nazioarteko mobilizazio egun honekin bat egin duten ikasle mugimendu ezberdinak. Baita itsasoaz bestalde ere. Txileko ikasleak gaur greban atera dira eta bihar Kolonbiako ikasleak izango dira lekukoa hartuko dutenak.

Irailaren 4an iragarri genuen Hezkuntza Ministerioan bertan, Madrilen. Jose Ignacio Wert Ministroari argi eta garbi esan genion: ez dugu zure erreformarik onartuko. Baita erkidego ezberdinetako sailburuei ozen adierazi ere: ez itzazue aplikatu PPren gobernuaren neurri frankistak, español, merkantolista eta atzerakoiak.

Eta kontu izan inposaketaren bidean jarraitzen baduzue, gaur bezala Ikasleok aurrean izango gaituzue, gure eskubideen alde, tinko, borrokarako prest. Ez dugulako erreformarik txikiena ere onartuko. Ikasleok planto!

Sistema kapitalista pratriarkarrak sortutako krisi ekonomikoa delakoaren aitzakipean, oinarrizkoak diren herri zerbitzuak pribatizatu nahi dituzte. Merkatuaren, enpresen eta banketxeen esku utzi nahi dituzte. Hezkuntza ere, sistemaren mesedera manipulatu nahi dute.

Herri baten, eta herritarron heziketa bermatu baino, merkatuen beharretara egokitutako langile-robot-prekarioak sortu nahi dituzte. Etorkizunean, lan baldintza kaxkarrenetan burumakur egongo den langilea hezi nahi dute euren hezkuntza eredu atzerakoiarekin. Eta gainera, aitortu gabeko nazioak hiltzera kondenatu nahi dituzte, desagertzera.

Guzti hau, azken urteetan egon den hezkuntza erreformarik zentralisten eta inposatuenarekin. Werten erreforma frankistarekin.

Horregatik Euskal Herrian ere, ikasleok kalera irten eta planto egin diogu erreformari. Entzun gaitzatela euren bulego eta poltronetatik! Aski da! Nazkatuta gaude! Ikasleon eta euskal herritarron eskubideak defendatuko ditugu eta edozein erasoren aurrean, tinko erantzungo dugu. Gaur bezala, bihar, hispanitatearen eta torturatzaileen egunean ere gure herriaren hezkuntza eta etorkizuna eraikitzera goaz!

Horregatik, dei egiten diogu euskal ikasleria osoari, eta baita euskal herritarrei ere, orohar, Euskal Herriak behar duen hezkuntzaren alde lan egin dezagun. Herritik eta herriarentzat eraikia izango den hezkuntza baten alde borrokatu gaitezen.

Etorkizuna gurea da! Borrokaz soilik lortuko dugu Euskal Herria hezkuntzatik eraikitzea!

Animo, aurrera eta jotake! Gora ikasle borroka!

2012ko urriaren 11n, Ikasle Abertzaleak

 

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa