• Api : 18 - Gasteizko IA | Ostiralero euskal preso eta iheslariak etxera!
  • Api : 15 - Ikasleoi erasorik ez! Euskal Herriak konponbidea
  • Api : 14 - “Lehen aukera”: Ez lehena, ez aukera!
  • Api : 13 - ‘Israeli Boikota’ hitzaldia San Mames Berriko fakultatean

Urriak 11ko 11×12 ikasle grebaorokorrak izandako arrakasta aprobetxatuz, Donostiako Magisteritza Eskolako ikasleek asanblada bat osatu dute dinamika iraunkor bati ekiteko helburuaz. Atzo hainbat mobilizazio burutu zituzten eta gaur ere manifestazioa egin dute campus osoan zehar.

 

Donostiako magisteritzako ikasle asanbladaren oharra:

EHUko Donostiako irakasle eskoletako ikasleak hezkuntzak jasan dituen erreformen eta murrizketen aurrean mobilizatzen hasi gara. Urriak 11ko ikasle grebak izan zuen arrakastaren ostean, asanblada bat osatu dugu hainbat ikasleren artean eta mobillizatzeari ekin diogu.

Atzoko egunez, ikasgelak hustu eta manifestazio baten ondoren, fakultatearen sarreran parodia baten bidez hezkuntza sistema jasaten ari den egoera salatu genuen 200 ikasle inguruk. Gaur ere beste manifestazio bat burutu dugu. Magisteritzatik abiatu eta beste fakultateetan sartuz, aularioan deituta zegoen kontzentraziorako deialdia zabaldu dugu.

Ikasleen asanblada bat sortu dugula jakinarazi nahi dugu eta dinamika iraunkor bati ekingo diogula.

Ikasle borrokaz lortuko dugu!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa