• Api : 15 - Ikasleoi erasorik ez! Euskal Herriak konponbidea
  • Api : 14 - “Lehen aukera”: Ez lehena, ez aukera!
  • Api : 13 - ‘Israeli Boikota’ hitzaldia San Mames Berriko fakultatean
  • Api : 9 - Hezigunetan ere Israeli boikota!

Estelle itsasuntzia une honetan Gazara bidean doa eta Israelgo Estatuak erasotzeko arrikuskuan aurkitzen da.

Ia hiru hilabetez Europako hainbat portutan babesa jaso ondoren, Gazako setio egoera hautsi eta palestinarrek bertan bizi duten isolamendu eta zapalkuntza etengabea salatzea helburu zuen itsasontziak eta Gazaruntz ekimenak berak.

Unearen larritasuna kontutan hartuz, Askapenak  aitortutakoaren ildotik, Ikasle Abertzaleak antolakundeak hitzok bere egin eta honakoa jakinarazi nahi luke:

Lehenik eta behin Estelle itsasontziko kideei, gure elkartasunik beroena eskaini nahi genieke, tartean Euskal Herriaren ordezkari doan Begoña Zabalari

Bigarrenik, Herri bezala erantzun irmoa emateko unea da, bide honetan, astelehenean arratsaldeko 19:00etan kalera ateratzeko deia luzatu nahi genuke.

Hauexek dira momentuz deiturik dauden elkarretaratzeak:

  • Iruñea: Gobernu delegaritzaren aurrean
  • Donostia: Boulervarden
  • Bilbo: Europar batasunako bulegoaren aurrean (Foru aldundiaren aurrean)

Estelle-ren kokapena ikusteko

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa