Duela bi aste, ikasleok planto egin genion sistemari. Hamaika arrazoik batu gaituzte kolore eta nazio ezberdinetako ikasleak aldi berean borroka egiteko. “11X12, hezkuntza herritik eta herriarentzat” lelopean, Estatu Españoleko nazio zapalduetako ikasle mugimenduak batu egin ginen, urriaren hamaikan greba eginez.

Greba egiteko genituen arrazoiak ez ziren hamaika, milaka baizik. Estatu españoletik inposatutako
murrizketa eta erreformek bereziki zapaltzen gaituzte, ikasle guztiak, ikasle prekarioak bilakatuz. Tasen igoera, gelen masifikazioa, irakasle falta, eduki kritikoen desagerpena, enpresa pribatuen esku hartzea… Hau ez dugu onartuko, eta horregatik esaten dizuegu: Raxoi, Wert, Celaá, Iribas eta Goirizelaia; EZ ZAITUZTEGU NAHI! EZ DUGU ZUEN NEURRI INPOSATZAILERIK ONARTUKO!

Euskal Herriko ikasleok ere greba deialdiarekin bat egin genuen. Ehundaka izan ziren Leioako itxialdian eta piketeetan parte hartu zuten pertsonak eta Bilbon, Gasteizen, Donostian, Iruñean eta hego Euskal Herriko beste herrietan burututako manifestazioetan 14.000 ikasle baino gehiago batu ginen erreformen eta murrizketen aurka. Datu hauek argi uzten dute ikasleon jarrera: hezkuntzaren pribatizazioaren eta murrizketa sozialen aurka borrokatzeko prest gaude, eta ez dugu horretan etsiko.

Gure eskubideen alde eta erreformen zein murrizketen kontrako borrokan oztopoak besterik ez ditugu topatzen. Adibide garbia izan zen urriaren hamaikan, gure grebarako eskubidea urratuz, hainbat irakasleek derrigorrezko praktikak eta azterketak inposatu zituzten, mehatxuen bidez klasera joatera behartuz.

UPVko kanpus ezberdinak “zaintzen” dituzten protexak ezezik, Ertzainen presentzia nabarmena izan zen. Batez ere, Ibaetako zein Gasteizko kanpusetann, bi unibertsitate hauetara sartu zirelarik. Ibaetako kasuan, ertzainek identifikazio ugari egin zituzten, baita txirrindulan zebilen persona bat furgonarekin aurretik eraman ere. Gasteizen, ertzainek 6 pertsona retenitu eta katxeatu zituzten kanpusaren barruan. Hau guztia, UPVko errektoretzaren baimenarekin, noski. Aurreko eguneko ekimenean, klaseen egoera kaxkarra salatzen ari zirela 28 ikasle izan ziren identifikatuak, ondoren Gasteizko kanpusean 35 ikasle baino gehiago identifikau zituzten. Ibaetako kasuan hainbat liskar eman ziren ertzainekin aurreko egunean. Behin eta berriz errepikatuko dugu eta ez gara inoiz nekatuko: INDAR POLIZIALAK KANPUSETATIK KANPORA!

Guztira 11×12 ekimenaren izenan, Hego Euskal Herrian, burututako mobilizazioetan ehun persona baino gehiago izan ziren identifikatuak eta laurogeita hamairu eraikin publikoa okupatzeagatik inputatutakoak. Ugariak izan ziren ertzainek burututako kargak; Iñigo Cabacas hil zuen gomazko pilota bezalakoak airean eta porrak eskuan ikasleon aurka oldartuz.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa