Archive for azaroa 7th, 2012

Datorren larunbatean, azaroak 10ean, Herrira Mugimenduak antolatu duen Nazio Manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen diogu ikasleria guztiari. Bakera hurbiltzeko, euskal preso eta iheslari politikoen eskubide guztiak errespeta daitezela aldarrikatzen dugu! Eragile sozial ezberdinen deia: klik

Etiketak: Info

EGKren Gaste Borraste irratsaioan izan gara Tas Tas irratian. Bertan, Lurgorri ikasle sindikatuarekin batera murrizketen inguran solasten izan gara. Ir a descargar

Etiketak: Info

Ikasle eta abertzaleon VI. Kongresu Prozesuak badu kantua! ON musika taldeak sortu du guretzako eta bertan Fermin Muguruzak eta Delirum Tremens-eko Andonik parte hartu dute. Entzun “Hezkuntzatik eraikiz!” kantua eta hedatu ezazu! Irakurri letra:

Etiketak: Info

Askapenak Azaroaren 10 Altsasun bere 25. urteurren jaia egingo du. Gaur, Donostian eginiko agerraldian Euskal Herriko hainbat eragile sindikal, sizial eta politikok bat egin dugu egun honekin eta joateko deia luzatu dugu. Babesa agertu dugun eragileak: Bilgune Feminista, Ezker Abertzalea, Bai Euskal Herriari, LAB Sindikatua, Ahaztuak,Elkartzen, Euskal Herrian Euskaraz, Etxerat, Herrira, Ikasle Abertzaleak, Alternatiba, Gazte Mugimendua.

Etiketak: Info
  • Artxiboa