topatu.info bidez:

Abenduaren 14 eta 15ean Atarrabian ospatuko den kongresuarekin emango dio amaiera Ikasle Abertzaleak-ek urtarrilean hasitako eztabaida prozesuari (antolakundearen VI. kongresua izango da). Helaraziko duten mezua argi dute: Euskal Eskola Nazionalaren aldeko hautua berretsiko dute. Lehen egunean Oinarri Ideologikoak eta Ikasle Estrategia ponentziak eztabaidatu eta adostuko dituzte, eta, larunbata izango da kanpora begirako egun handia; ekitaldi politikoaz gain, egun guztiko jaia antolatu dute. Kongresuaren jarraipena Twitter bidez egiteko, #IAkongresua etiketa erabiltzeko deia egin dute.

ON taldeak kongresurako sortutako KANTUA!

Iragan urtarrilean abiarazi zuen Ikasle Abertzaleak antolakundeak bere VI. Kongresu Prozesua. Talaiatik egoeraren azterketa txostenarekin ekin zioten antolakundeko 700 militante inguruk urte betez luzatuko zen eztabaida prozesuari. Egun, Oinarri Ideologikoak eta Ikasle Estrategia ponentziak dituzte ezbaian Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntzaren bidea ahal bezain egokien marrazteko xedeadearekin.

Azaldu dutenez, lehenengo momentutik “militantzia osoaren parte hartzea sustatu nahi izan dugu” eta horretarako beharrezkoak izan diren bitarteko pedagogikoak erabili dituzte. “Lan gehiago suposatzen du eztabaida ahalik eta irekien eta partehartzaileenak egitea, hala ere, emaitzak mereziko duela ziur gaude”.

Bi ponentzia osatu ditu IAko zuzendaritza nazionalak eztabaidarako. Bata Oinarri Ideologikoak, eta bestea, Ikasle Estrategia. Lehenengoan Ikasle Abertzaleakek egoeraren aterketa egin eta bere oinarri teoriko eta ideologikoak zeintzuk diren azaltzen du. Adierazitakoaren arabera, bertan, “gure ideologia guztia definitzen ahalegindu gara, Euskal Eskola Nazionalaren bidean ikasleonidazten saiatu gara”. Bertan, helburu duten Euskal Eskoa Nazionalaren ezaugarriak biltzea lortu dute. Bigarren ponentzian, berriz, datozen urteetan garatu beharreko borroka estrategia eraginkorrena izan litekeena jartzen dute eztabaidagai. IAren helburuak, ildo nagusiak, funtzioak, harremanak eta borroka moldeak, besteak beste, lantzen dituzte bertan.

Guzti honi datorren abenduaren 14 eta 15ean bukaera emango diote ikasle abertzaleek, Atarrabian. 14 arratsaldean militanteentzako eztabaida gunea antolatu dute. “Ponentziei emendakinak egin eta eztabaidatzeko ordua izango da 14ko arratsaldea. Bertan, batuko garen militanteok, elkar ezagutuz eta eztabaidatuz, behin betiko ponentziak adostuko ditugu”.

15ean aldiz, hilabete luzez iraun duen prozesu guztiaren nondik norakoak azalduko dizkio IAk ikasleriari, eragile sozialei eta jendarteari orohar. “15erako ekitaldi handi bat antolatu dugu. Ezohiko ekitaldia izango da gainera, parte hartzaile eta originala” gaineratu du antolakunde ezkertiar eta abertzaleak. Ekitaldi politikoaz gain, herri bazkaria, kalejira dinamiko-musikatua eta kontzertuak antolatu ditu bertaratutakoentzat, hala nola, Pottoka Punk, Garraxi eta kongresurako kantua egin duen ON taldearekin.

PROZESU FEMINISTA

Kongresu honetako aldaketa garrantzitsuenetako bat borroka egiteko modu berrien gaineko hausnarketa izan da. Ikasleen du helburu ere kongresuak, ikasle aske eta burujabeak heztea, alegia. “Ikasleriaren infantilizazioa, kritikotasun eza eta sumisioa bultzatzen duten honetan, beharrezkoa da norberaren gaitasunak aintzat hartu eta ikasle kritiko, aske eta sortzaileak heztea. Beharrezkoa da ikasleria ahalduntzea”. Berau, ez du prozesu estanko bat bezala ulertzen IAk, etengabe garatuz doan prozesu legez baizik.

Honen bidean, ikasleria osoaren kritikotasuna sustatzea, sormena lantzea, formakuntza eta subjektu izaera aitortzea beharrezkoa dela azpimarratu du IAk. “Iraganeko borroka egiteko eta jendearekin harremantzeko era agortuekin aldatu beharra zegoela ondorioztatu genuen, botere harreman desorekatuekin bukatu beharra zegoela ikusi genuen”, horregatik, ikasleriaren “eragiletzari” eskainiko dio ikasle antolakundeak arreta berezia bere VI. kongresu honetan.

EUSKAL HERRIA ERAIKI

Euskal Herriak bizi duen abagune politiko berriaz kontziente da Ikasle Abertzaleak. Honen baitan, “berebiziko garrantzia hartzen du kongresu honetan ikasleok herri honen eraikuntzan eta askapen borrokan dugun egitekoa”. Bide horretan, azaldu dutenez, eraldaketa sozialean, nazio eraikuntzan eta gatazkaren konponbidean inbertituko du IAk bere jardunaren zati handi bat ere. Gainera, azken urteetan “ikasle eta abertzaleon papera oso garrantzitsua izan da herri honen normalizazio, eraldaketa eta askapen prozesuan”, gaineratu dute. Horren adibide, sustatu duten eta parte hartu duten GazteHerria ekimena, Independentistak Sarea, Gernikako Akordioa itzarmena, Herrira Mugimendua, Gune Sozio-sindikalaren dinamikak… aipatu ditu ikasle antolakundeak erreferente gisa. “Euskal Eskola Nazionala lortuko badugu, Euskal Herria aske, ezkertiar eta euskaldun baten eraikiko dugulako izango da” esanez bukatu du IAk.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa