Archive for azaroa 12th, 2012

Ikasleon Nazioarteko Eguna da azaroak 17a. Honen harira, hainbat eta hainbat dira ikasle eta abertzaleok egun honetarako antolatu ditugun mahai-inguru, topaketa, mobilizazio eta jaialdiak. Besteak beste, Iruñerriko ikasleek Atarrabian osatuko dute egun osoko ekimenez beteriko egitaraua, Zumaiakoek arratsaldean hasita giro ederra prestatu dute herrian, eta  Gasteizko Campusekoak, aldiz, ostegunean (A15) poteo-jolasekin hasiko dute jai eguna. Hiru egitarauek jaialdi batekin emango diote amaiera egunari.

Etiketak: Info

Datorren azaroaren 22an Mobilizazio Eguna iragarri du Nafarroako Ikasle Abertzaleak-ek. Ikasleon Nazioarteko Eguna (azaroak 17) dela baliatuz, borrokarako deia luzatu dute eta Wert, Barcina eta Iribasen dimisioak eskatu dituzte.

Etiketak: Info
  • Artxiboa