Archive for azaroa 19th, 2012

Gaur goizean Israelgo Enbaxadako bozeramaileak hitzaldi bat emateko asmoa zuen Madrilgo <Carlos III> unibertsitatean. Bertako ikasleek burutu duten kontzentrazio batek eragindako presioa medio, enbaxadore Israeldarrak bere hizketaldia bertan behera uztea erabaki du. Ikasle borrokaz estatu terrorista baten legitimazioa bermatzen duen bozeramaile baten solasaldia ekidetea lortu dute Madrilgo ikasleek. Notizia público.es egunkari digitalean (gazteleraz): klik hemen

Etiketak: Info

Atarrabian burutu zuten Iruñerriko ikasle abertzaleek Ikasle Eguna. Bertan, hainbat ekimen burutzeaz gain, giro ederra nagusitu zela azpimarratu dute bertaratutakoek.

Etiketak: Info

Etiketak: Info

Israeldar hegazkinek Gazako gobernuko sedea bonbardeatu dute, hildakoak etengabean eraginez. Israelek bere estatua lurralde palestinarrean ezarri zuenetik 1948an, etengabeak izan dira indar okupatzaileek eragin duten erasoak palestinar herriari; exodo, garbiketa etniko eta apartheidaz gain. Azkeneko operazio militar hau “Babes zutabea” deitu du israeldar gobernuak,eta 75000 soldadu erreserbista mugiarazi ditu, hauen lurreko mugimendua somatu daitekeelarik etorkizun batean. Estatu Batuetako agintari den Barack Obamak “babesteko eskubidea” onartu zion Netanyahuri.

Etiketak: Info
  • Artxiboa