Israeldar hegazkinek Gazako gobernuko sedea bonbardeatu dute, hildakoak etengabean eraginez.

Israelek bere estatua lurralde palestinarrean ezarri zuenetik 1948an, etengabeak izan dira indar okupatzaileek eragin duten erasoak palestinar herriari; exodo, garbiketa etniko eta apartheidaz gain. Azkeneko operazio militar hau “Babes zutabea” deitu du israeldar gobernuak,eta 75000 soldadu erreserbista mugiarazi ditu, hauen lurreko mugimendua somatu daitekeelarik etorkizun batean. Estatu Batuetako agintari den Barack Obamak “babesteko eskubidea” onartu zion Netanyahuri.

Herrialde Palestinarrak bere baitan duen lurraldea %12koa da Palestina Historikoaren barnean, check pointez eta kolonia israeldarrez inguratuta dagoelarik; honela, badirudi israledar gobernuaren estrategiak, palestinar estatu baten sorrera ekiditea eta israelen nagusitasuna ezartzea direla.

Eraso hauen aurrean, munduko herriok badugu eginbehar solidarioa palestinako herrialde zibilaren deiari erantzunez; honela, boikota, inbertsio eza eta estatu sionistari zigorrak ezartzea eskatzen digute. Palestinarren eskubide zibilak eta politikoak bortxatzen jarraitzen dituzten bitartean eta israelek legedi internazionala betetzen ez duen bitartean hori da egin dezakegun elkartasun ekarpen eraginkorrena.

Hau guziagatik, palestinarren aurkako edozein erasoren aurka manifestatzera eta israledar estatuari boikot egitera deitzen zaituztegu.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa