Lander Garro zuzendari, Eider Rodriguezek idatzitako gidoia oinarri, Gotzon Sanchez eta Matxalen de Pedro aktoreak protagonista eta Juantxo Sardon argazkilari lanetan aritu dira “Denbora” izeneko lan honetan”. Herrira.info

Denbora:

Existentziari lapurtutako zati bat da kartzela. Epaile batek zigorra ebazten duen unetik, presoaren kartzelaldia denboraren mugari lotuta dago. Bizitzaren epe jakin bat eman beharko du giltzapean, eta, honenbestez, denbora hori ez da bere denbora izango.

Presoa zain dago, zain egotea nahitanahiezkoa du, eta zigorraldia den epe hori ahalik eta azkarren pasatzea nahi luke, bere bizitza ez dagoelako kartzelan, kartzelatik kanpo baizik. Presoak, beraz, existentziak eman dion ondare bakarraren kontra, denboraren kontra lehiatu beharko du: paradoxa mingarri horretan bizi da.

Presoak bixita hartzen duenean, ordea, dena aldatzen da. Denboraren aurkako guda hankaz gora jartzen zaio: presoak denbora gelditzea nahi luke. Presoa eta bere senideak ziega batean aurkitzen dira, behin behinean utzi dieten bizitza puska txikia baliatzeko gogoz. Dena esan eta egin behar dute epe horretan. Esaten ez dena, egiten ez dena, kalte konponezina da. Segundu bakoitza mailukada bat da. Ziztuan doa. Hantxe dauka bere mundua begien aurrean, baina badaki bere mundu hura, nolabait, arrotza dela, ez dela horkoa, laister joango dela bueltan. Une labur baterako, kartzelak berea dena itzultzen dio. Mailegua balitz bezala.

Atxiki al daiteke instante bat betiko? Borroka hori buruzko filma da Denbora, bizitza denboraren joanaren mehatxupean bizitzeko gaitasunari buruzkoa.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa