Hezkuntzan etengabean ematen ari diren erasoak salatu eta Nafarroako Ikasle Adierazpena osatzeko prozesua abiaraziko dute datorren azaroaren 22an deitutako mobilizazio egunean. Wert, Barcina eta Iribasen dimisioa eskatzen ere du Nafarroako Ikasle Abertzaleak-ek.

Albistea GARAn: klik hemen

Iragan urriaren 11ko <11x12an> burututako “nazioarteko greba orokorra” aitzaki hartuta, LOMCE hezkuntza erreformari ezezkoa erakusteko mobilizazio eguna deitu du Nafarroako Ikasle Abertzaleak antolakundeak datorren azaroaren 22rako.

Egindako adierazpenen harabera, “LOMCEk dakarren espainolismo eta zentralismoa arbuiatzen dugu”. Murrizketaz beteriko legea dela deritzote ikasle nafarrek. Gainera, murrizketa ekonomikoetaz gain “espainiar eredurik atzerakoiena inposatu nahi digute”, aipatu dute. Honekin, “frankismotik eratorritako erreforma gelditzeko ikasleon hautuan berresten” direla azpimarratu du IAk.

Honez gainera, interes merkantilista eta politikoetatik at, “espainiar inposizioei aurre egin eta Euskal Herriak behar duen hezkuntza ereduaz eztabaidatzea dagokigu, baita Nafar herritarroi ere”. Zentzu honetan, “nafarroako hezkuntza komunitateak eztabaida bat abiarazi eta nafar jendartera zabalduz hezkuntza eredu berriaren inguruan erabakiak hartzeko momentua da”.

IKASLE ADIERAZPENA

Mobilizazio ugari izan da azken hilabeteetan Wert espainiar Hezkuntza Ministroaren kontra. Azkena, “nazio zapalduetako” ikasle antolakunde ezberdinek deitutako 11x12a. “Erantzun ildo horri segida eman eta erreforma inposatuak eten arte borrokan jarraitu behar dugu ikasleon”.

“Azaroaren 22ko mobilizazio eguna ez da erantzun egun huts izanen. Nafarroako hezkuntza eredu propioaren eraikuntzako beste adreilu bat izanen da azaroaren 22ko eguna. Data honen osteko egunetan ikasleon eskubideak bermatu eta garatuko duen <Nafarroako Ikasle Adierazpena> egituratuko duen prozesu bati hasiera emanen diogu.

Honen harira, azaroaren 24rako Nafarroako Hezkuntza Komunitateak deitutako manifestazioan ikasleriari parte hartzeko deia ere egin dio ikasle Abertzaleak-ek. “Hezkuntza erreformei modu bateratuan erantzun behar diegu. Dugun indarra eta inposizioak gelditzeko prestutasuna kalean erakutsi behar dugu”, gaineratu du ikasle antolakundeak.

DIMISIO ESKAERAK

Aipatutako guztiagatik, “ikasleon grinez, kritikotasunez, sormenez eta batasunez, sistema irauli eta bestelako hezkuntza zein gizarte eredu bat eraikitzeari ekinen diogu. Erantzun perspektiba gaindituz, eraikuntza fasera igaroz”.

Helburu horiek azalduz, hezkuntzaz gaindi, Nafarroako egoera sozio-politikoa “erabat agortua” dagoela aipatu du Ikasle Abertzaleak-ek. Balorazio hori egin eta Iribas kontseilaria eta Wert ministroaren dimisioa eskatzeaz gain Barcinarena ere exijitu du ikasle antolakundeak.

Gazteen aburuz, “frankismo garaiko hezkuntza erreforma basatiena da LOMCE Euskal Herrirako”. Wert-en inposaketei men egitea leporatzen dio IAk Iribasi, horregatik kargua uzteko exijentzia. Bestalde, Barcina presidenteari, hezkuntzatik haratago “inposizioz, espainolismoz eta nafartarron bizkarretara egindako politika atzerakoi eta errepresiboak gauzatzeagatik agortutako legealdia bukatutzat eman” dezala eskatu diote ikasleek.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa