Askapena bidez

Mayumana Iruñeko Baluartean izango denez, Palestinako ehunka talderen deiari jarraituz, Israeli boikota egitearen beharra aldarrikatzen dugu, palestinarren oinarrizko eskubideak errespetatzen ez diren bitartean.

 
Honekin batera, Azaroaren 29an, 19:30etan, Baluartearen aurrean antolaturiko mobilizazioan parte hartzera deitzen dugu.
 
Hegoafrikako apartheidarekin amaitzeko eraginkorra izan zen bezala, nazioarteko boikota palestinarren askatasuna eta giza eskubideen errespetua lortzeko nazioarte mailan erabiltzen ari den tresna da boikota.

 
Hildakoen gainean dantzatuz
 
Jaffako Alde Zaharreko sarreran, munduko zaharrenetakoen artean aurkitzen den arrantzale portuaren alboan, aurkitzen da Mayumana talde israeldarraren egoitza. Egun Tel Aviv hiritzarrak ia irentsi duen herri palestinarra zen Jaffa 1948ko Nakban ondoren Israelgo lehen ministroa eta Pakearen Nobel saria (!!!!!) jazo zuen Menahen Begin zuzentzen zuen Irgun talde sionistaren erasoa pairatu zuenean.
 
Bertan bizi ziren 70.000 biztanleen gehienak euren etxeetatik alde egin behar izan zuten sionisten erasoaren aurrean. Hauek etxez etxeko garbiketa etnikoa burutu zuten. Inbasioaren ostean, Israelgo Estatuak palestinarren aztarnak ezabatzeari ekin zion, beste toki ugaritan egin zuen bezala.
 
Israelgo Gobernuak bere sortzaileak modu ezin hobean berreraiki diren leku paketsuetan lan egiten dutelaren irudi zabaltzen du mundu osoan, normaltsasun eta Mendebebaldeko kulturaren parte direlaren mezu faltsua zabaltzeko asmoarekin. Jaffako Alde Zaharrean bertan, ordea, 15.000 palestinar bizi dira, txirotasunean murgildurik.
 
Hamarretatik batek drogamenpekotasuna pairatzen du. Sionisten estrategiak Mayumana gisako taldeak ditu lagun. Beraien arrakasta palestinarrek pairaturiko lapurretan oinarritzeaz gain, iritzi pertsonalen aurretik, talde gisa Israelek burutzen duen politika genozidaren aurrean ixilik daude. Soilik beraien ikuskizunak dituztela buruan diote, giza eskubideen urraketen aurrean, hilketak eta torturak barne, ixilik egotea zilegi izango balitz bezala. Mayumanak, beste asko bezala, politika eta artea ezin direla nahastu sasiargudioa erabiltzen, elkartezinak diren bi esparru izango balira bezala.
 
Bere burua “pakearen enbaxadoretzat” jotzen duen Noa bezalakoak dira. Alde batetik abeslari palestinar batekin doa Eurovisionera “elkar ulertzen” dutelaren irudia emateko, baina bestetik Gazan abenduan eta urtarrileean gertatutako sarraskia justifikatuz, nahiz eta Israelgo Armadak 1.400 pertsona, gehienak zibilak, hil.
 
Israelgo Estatuak nazioarteko legedia eta palestinarren giza eskubideak urratzen jarraitzen du, maila indibidual zein kolektiboan: palestinarren lurraldearen kolonizazio ilegalarekin jarraitzen dute, familiak eta hiriak erditik banatzen eta palestinarren lurraldearen zati bat jaten duen Apartheidaren Harresiaren eraikuntza ez da gelditu, ia bost milioi errefuxiaturi euren etxeetara itzultzeko eskubidea ukatzen zaio, hilketak etengabeak dira abendu eta urtarrileko Gazako sarraskia gogoan irauten duen bitartean…
PALESTINA ASKATU!!!!!
 

ISRAELI BOIKOT!!!!!!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa