Archive for azaroa, 2012

Euskal Herriko gazte mugimenduaren historia biltzen du «Tximeletak, etengabeko metamorfosia» dokumentalak, azken hiru hamarkadetan zehar izandako borrokak, hausnarketak, jaiak, oztopoak, erasoak edo autokritikak, lehen pertsonan kontatuta.   |   (GARA bidez)

Etiketak: Info

Lander Garro zuzendari, Eider Rodriguezek idatzitako gidoia oinarri, Gotzon Sanchez eta Matxalen de Pedro aktoreak protagonista eta Juantxo Sardon argazkilari lanetan aritu dira “Denbora” izeneko lan honetan”. Herrira.info

Etiketak: Info

Gaur goizean Israelgo Enbaxadako bozeramaileak hitzaldi bat emateko asmoa zuen Madrilgo <Carlos III> unibertsitatean. Bertako ikasleek burutu duten kontzentrazio batek eragindako presioa medio, enbaxadore Israeldarrak bere hizketaldia bertan behera uztea erabaki du. Ikasle borrokaz estatu terrorista baten legitimazioa bermatzen duen bozeramaile baten solasaldia ekidetea lortu dute Madrilgo ikasleek. Notizia público.es egunkari digitalean (gazteleraz): klik hemen

Etiketak: Info

Atarrabian burutu zuten Iruñerriko ikasle abertzaleek Ikasle Eguna. Bertan, hainbat ekimen burutzeaz gain, giro ederra nagusitu zela azpimarratu dute bertaratutakoek.

Etiketak: Info

Etiketak: Info

Israeldar hegazkinek Gazako gobernuko sedea bonbardeatu dute, hildakoak etengabean eraginez. Israelek bere estatua lurralde palestinarrean ezarri zuenetik 1948an, etengabeak izan dira indar okupatzaileek eragin duten erasoak palestinar herriari; exodo, garbiketa etniko eta apartheidaz gain. Azkeneko operazio militar hau “Babes zutabea” deitu du israeldar gobernuak,eta 75000 soldadu erreserbista mugiarazi ditu, hauen lurreko mugimendua somatu daitekeelarik etorkizun batean. Estatu Batuetako agintari den Barack Obamak “babesteko eskubidea” onartu zion Netanyahuri.

Etiketak: Info

“Euskal Eskola  Nazionala helburu, aurrera goaz” Iritzi artikulua: naiz.info  |  Gara |  Berria Azaroaren 17a, Ikasleon Nazioarteko Eguna. Ikasleok gure eskubideak aldarrikatzeko eguna. 1936an Naziek Pragako Unibertsitatearen kontra oldartu izana gogoratu nahi da data honekin. Bertan, okupazio alemaniarraren kontrako manifestazio batean ikasle bat hil eta heriotz horren ondoriozko protestetan beste 9 ikasle erail eta 1200 izan ziren Kontzentrazio Esparruetara eraman zituztenak. Bi urte geroago, 1941ean, Londonen, hainbat errefuxiaturekin batera, Nazioarteko   Read More ...

Etiketak: Info

Oarsoaldean ere Gazte1+ez! dinamikaren baitan 2008ko apirilaren 18az geroztik atxilotu, torturatu eta espetxeratuak izandako Oarsoaldeako gazteekin batu gara. Urtarrilean burututako epaiketan 11 lagun absolbituak izan baziren ere, beste 6 gazte espetxe zigorra jaso zuten. Egun, Epaitegi Gorenaren behin betiko sententziaren zain daude. Epaia “zigortzailea” izan litekeelakoan, eragile sozial, sindikal eta politikoekin babes kanpaina bat abiarazi dute. Ikasle Abertzaleak antolakundetik, gazte auzipetuei dagokien aitortza politikoa egin eta gure babes osoa adierazi   Read More ...

Etiketak: Info

WEBgunea  |  Abestia: klik hemen berria.info bidez: Euskal presoen eskubideen alde urte hasieran egin ohi den mobilizazioa urtarrilaren 12an izango da, Bilbon. Bi aldarri uztartuko ditu Herrira-k herri mobilizazio orokorrean, biak banaezinak direlakoan. Hala erakusten du leloak: Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira. Hain zuzen, egungo egoera politikoa baliatu eta konponbidea sustatzea alboratu ezineko behartzat du. Eta, bide horretan, euskal presoen eskubideak errespetatzeak gatazkari irtenbidea ematen lagunduko liokeela   Read More ...

Etiketak: Info

Ikasleon Nazioarteko Eguna da azaroak 17a. Honen harira, hainbat eta hainbat dira ikasle eta abertzaleok egun honetarako antolatu ditugun mahai-inguru, topaketa, mobilizazio eta jaialdiak. Besteak beste, Iruñerriko ikasleek Atarrabian osatuko dute egun osoko ekimenez beteriko egitaraua, Zumaiakoek arratsaldean hasita giro ederra prestatu dute herrian, eta  Gasteizko Campusekoak, aldiz, ostegunean (A15) poteo-jolasekin hasiko dute jai eguna. Hiru egitarauek jaialdi batekin emango diote amaiera egunari.

Etiketak: Info
  • Artxiboa