Archive for abendua, 2012

Euskal Eskola Nazionalaren aldeko Ikasle Estrategia zehaztu dugu. Bertan, Ikasle Abertzaleak-ek datozen urteetan gure helburua lortzeko jarraitu beharreko bidea zehaztu dugu. Deskargatu hemen!

Etiketak: Info

Etiketak: Info

1.- EUSKAL ESKOLA NAZIONALA: HELBURU POLITIKOA Egun sistema kapitalista patriarkarrak eta espainiar nahiz frantziar estatuen nahi eta interes inposatuen gainetik egongo den hezkuntza eredua da behar duguna. Eta, horretan datza, borrokatzen dugun hezkuntza eraldaketaren muina. Aldarrikatzen dugun hezkuntza eredu horren baitan kokatzen dugu Euskal Eskola Nazionala (EEN). Euskal Herriaren eraikuntza eta garapenean zutabe izango den eskola eredua eta jendarte justu eta parekide bat bermatuko duena. Finean, sistemak garatzen duen zapalketa hirukoitzaren gainetik, herritar euskaldun, aske,   Read More ...

Etiketak: Info

Atarrabian burututako VI. kongresuan “Ikasle Zozketa”ko zenbaki saridunak atera genituen. Zorteduna zu izan bazara, idatzi urratskide@ikasleabertzaleak.org helbidera eta jarriko gara zurekin harremanetan! Hauek dira saria jasoko duten zenbakiak: 00149-11015-12949-02321-11706-07825-08140-08714-00921-00904-04378 00723-14507-13070-10472-11502-09165-05221-00099-00389-00163-13076 01219-10333-13511-12197-12007-07270-00701-00053-00024-06251-05225 09411-00346-11008-10093-12094-07220-05067

Etiketak: Info

Hasi da Ikasle Abertzaleak antolakundearen VI. Kongresu Prozesuaren amaiera eztabaiden txanda. Urtarrilean hasi eta 700 militantek baino gehiagok hartu dugu parte prozesuan eta Atarrabian Euskal Herriko 200 ikasleko ordezkaritza batekin, kontsentsu kolektiboaren eraikuntza oinarri, osatuko dugu Ikasle Estrategia. Eztabaidarako metodologia Oinarri Ideologikoak   |   Ikasle Estrategia ON taldearen KANTUA

Etiketak: Info

Etiketak: Info

BERRIA egunkariak espainiako Wert Hezkuntza Ministroak azken urtean burututako zentralizaziorako bidearen kronologia paregabea egin du. Klik hemen

Etiketak: Info

Abenduaren 14  eta 15ean izanen da Atarrabian Ikasle Abertzaleak antolakundearen VI. Kongresu Prozesuarean azken txanpa. Eztabaidekin bukatzeko partehartzean eta kontsentsuan oinarritutako metodologia proposatu dugu. Helburua: kontsentsuaren eraikuntza kolektiboa. Open publication – Free publishing – More atarrabia

Etiketak: Info

HERRIRA.org

Etiketak: Info

Euskal preso eta iheslarien eskubideekiko errespetua aldarrikatu, eta Espainiako zein Frantziako gobernuei konponbiderako bidera batu daitezela eskatzeko antolatu du larunbaterako ekitaldia Herrira-k. Baina ez da nolanahiko mobilizazioa izango. Durangoko Azokaren testuingurua baliatuta, kultur ukitu alaia izango du protestak. Milaka herritar kalean bildu, eta presoen eskubideen alde dantzan jarri nahi ditu Herrira-k. Informazio guztia: klik hemen

Etiketak: Info
  • Artxiboa