Euskal preso eta iheslarien eskubideekiko errespetua aldarrikatu, eta Espainiako zein Frantziako gobernuei konponbiderako bidera batu daitezela eskatzeko antolatu du larunbaterako ekitaldia Herrira-k. Baina ez da nolanahiko mobilizazioa izango. Durangoko Azokaren testuingurua baliatuta, kultur ukitu alaia izango du protestak. Milaka herritar kalean bildu, eta presoen eskubideen alde dantzan jarri nahi ditu Herrira-k.

Informazio guztia: klik hemen

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa