Archive for martxoa, 2013

Ez-ohiko dozenaka ikaslerekin batera aurkeztu dugu Ikasle Abertzaleak-en 25. urteurrena, Urduñan. Bertan dinamika guztian zehar baliatuko dugun olerkia irakurri eta euren bizipenetatik hasita ospakizun dinamika guztia aurkeztu dute Marian Beitialarrangoitiak, Azaitz Gartziak, Garbiñe Urrak eta Aitzol Gandiagak.

Etiketak: 25 URTE, Info

25 urtetako ospakizun dinamika guzti hau Ikasle Abertzaleak-eko kide izandako ez-ohiko ikasleekin eraiki nahi dugu. Izan dugun lehenengo ekarpena Ainhoa Mendibil-ena izan da. Berak sortu digu poesia. Jantzia Unai Bergara-k jarri dio diseinu paregabe honekin.

Etiketak: 25 URTE, Info

ERNAI gazte antolakundeak antolatutako Gazte DANBADA ekimenean LOMCEren inguruko hitzaldia eman dugu. Bertan gainera, azalpena egiteaz gain, #11×12 dinamikan parte hartu dute Universidat eta Liga Estudantil Galega-ko kideen esperientziak elkartrukatu ditugu. Hitzaldia erabat arrakastatsua izan da eta 120 gazte inguru batu da.

Etiketak: Info

Iraganeko zubi eta geroaren irudi izan gara urteetan, gazteon oiartzunari jarraiki, tipi, tapa arituz independentziaren alde egin genuen topa, gu izan ginen bidea eta egin genuen herria, altxa eta mugitu genuen harria, eraikiz herria, gure etorkizun bakarra independentzia zela aldarrikatu eta ametsa bizi genuen, bestelako sistema baten bidean eta errepresioaren kontra, gazteok, batera ekin genuen, iraultza gure baitan hasten delako matxinadara egin genuen salto, garaipenera ere jalgi ginen eta oraingoan   Read More ...

LOMCEren inguruko formakuntza liburuxka kaleratu dugu. Erreforma inposatu eta atzerakoi honen gako nagusiak azaldu ditugu. Deskargatu hemen: klik

Etiketak: Info

Inposatutako genero eta roletatik at dagoen eskola eredua da eskola hezkidetzailea. Ikasle aske eta ahaldunduak heziko dituen eskola feministaren bidean, hezkidetza tailerrak dinamizatzeko gida kaleratu dugu. Deskargatzeko: klik hemen

Etiketak: Info
  • Artxiboa