Archive for apirila, 2013

Iritsi da Maiatzaren Lehena berriro ere, urtero bezala, garena ozen aldarrikatzeko eguna. Gure izana eta gure etorkizuna defendatzeko eguna, langileon eguna. Egun hau ez da ospakizun egun hutsal bat, hau ez da Aitaren edota Amaren eguna bezala saldu nahi diguten egun kapitalista horietako bat. Hau jendartearen gehiengoaren eguna da, zapalduon eguna da, eta borrokatzeko eguna da!

Etiketak: Bestelakoak, Info

Urteak daramatza Leioako ikasle mugimenduak garraio duin baten aldeko borrokan murgilduta. Gaurko egunez azken hilabeteetan emandako mobilizazio espresio handiena izan da. Bizkaibus publiko eta duin baten aldeko plataformak deituta ez ordaintzeko deia zabaldu da.  Ikasle Abertzaleak antolakundeak deialdi hau babestu eta ondorengoa adierazi nahi du:

Etiketak: Info, Unibertsitateak

Apirilaren 29an San Mames Berriko unibertsitatearen inaugurazio ofiziala egin da eta bertan egon dira, besteak beste, Iñigo Urkullu, Iñaki Goirizelaia , Iñaki Azkuna eta Jose Luis Bilbao. Goizean San Mames Berriko ikasleek elkarretaratzea egin dute unibersitateko atarian, 100 ikasletik gora batu da eta Ertzaintzak hauetariko 4 identifikatu ditu. San Mames Berriko ikasleek orokorrean eraikina presaka, diru gutxirekin eta ganora gabe egin dutela salatu dute. Eraikinari dagokionez nabarmendu dituzten gabezia batzuk   Read More ...

Etiketak: Info, Unibertsitateak

Hona hemen Lautadako (Aguraingo) Ikasle Abertzaleak-ek LOMCEren aurka egin duen bideo berria. Bideoaz gain, apirilaren 18an manifestazioa egin zuten erreforma espainolista salatzeko. Wert Hezkuntza Ministroari, argi utzi nahi izan zioten Arabar Lautadan ez dutela horrelako hezkuntza erreforma faxista eta atzerakoirik onartuko.

Etiketak: Ertainak, Info

Apirilaren 25an Madrileko Somosauas-eko Campusera sartu zen polizia. Bertan 11 ikasle atxilotu zituen. Apirilaren 25erako ¡En Pie! Plataforma-k Espainiar kongresua inguratzeko egindako deialdia dela eta, antza, ikasleak fakultateetan mobilizazioa antolatzen hasi ziren. Bertako errektoreak poliziari hezigunean sartzeko askatasun osoa eman zion.

Eredugarria da Txileko ikasleek duten borrokatzeko grina. Bi urte eta gero, hezkuntza publikoaren aldeko borrokan jarraitzen dute tinko, heziguneetatik kalera ateraz. Manifestazioak, aldarrikapenak, ilusioa… Haien borroka gure sentitu eta haien eredutik ikasteko ere badugu. Gora Chileko ikasle mugimendua!

LOMCEren inguruan azalpen edota formakuntza saioak emateko hona hemen sortu dugun oinarrizko bitartekoa. Prezi programaren bidez, modu erraz eta ulergarrian LOMCE Formakuntza Liburuxka azaltzen ahalegindu gara, horrela, Euskal Herriko edozein txokotan erreformaren oinarrizko azalpena egin ahal izateko. Behean aurkezpenetarako prezi-a:

Etiketak: Info

San Mames Berriko ikasleek apirilaren 29an 10:30ean elkarretaratzea deitu dute. Izan ere, egun horretan,  San Mames Berriko unibertsitateko eraikina inaguratzera joanen dira Iñigo Urkullu, Iñaki Goirizelaia, Iñaki Azkuna eta Jose Luis Bilbao. Bertako ikasleek, jendarteari “gogor lanean” dihardutela sinestarazteko antzezlan bat besterik ez dela uste dute; unibertsitatea UPVren “aurrerapenaren”  ikur gisa aurkeztuz eta benetako “gabeziak” ezkutatuz. Jarraitu honen inguruko eztabaida topatu.info-n.

Aurreko asteartean, apirilak 16, Donostiako 8 gaztek atxilotze agindua jaso zuten SEGIko kide izatea leporatuta. Honen aurrean, Euskal Herri osoko gazteek Donostiako Bulebarra okupatu zuten #AskeGunea sortuz eta #HerriHarresia eratuz. Ertzaintzaren oldarraldiaren kontra eta hauek kazetariekin eta adierazpen eta informazio askatasunaren kontra izandako jarrera salatzeko elkarteratzea egin dute Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasle eta irakasleek.

40 bat ikasle batu da arratsaldeko 16:30etatik 17:30etara Zaballako espetxean, Donostiako azken atxilotuei elkartasuna eta babesa adierazteko. Kontzentrazioa Zaballako espetxearen inguruetan burutu da, Ertzaintzak ez baitu utzi kartzelaraino hurbiltzen. Han bildutakoek “Jo ta ke, irabazi arte”, “Euskal Gazteria Aurrera” edo “Gazte ta aske, irabazi arte” bezalako oihuak bota dituzte. Kontzentrazioa amaitzean suziriak bota dira airera.

Etiketak: Bestelakoak, Info
  • Artxiboa