Ikasle Eguna ospatu zuten Oiartzungo ikasleek larunbatean. Bertsoak, afaria eta kontzertuak izan zituzten gaztetxean, besteak beste. Adierazi dutenaren arabera, giro bikaina eta borrokara lotzeko asmoak nagusitu ziren.

[slideshow_deploy id=’4494′]

Oiartzungo ikasleen oharra:
Ikasle gau mundiala ospatu dugu Oiartzunen, ikaragarrizko giroa eta jendetza bildu zen pasa den larunbatean gaztetxean.  Arratsaldeko 7tan eman genion hasiera bertso txapelketari txoko ezberdinetako bertsolari gazteak etorri ziren gurera, jaialdia animatzera eta 70 pertsona inguru bildu ginen.
Bertsoak bukatu ostean, 9ak aldera, mahai guztiak prestatu eta ekitalditxoari hasiera eman genion.
Argi geratu zen ikasleok borrokarako dugun indarra eta grina eta azaldu zutenez oraindik mila arazo bizi ditugu ikasleok eta inoi baino beharrezkoa ditugula ikasleria kritiko eta errebeldea! Borrokarako aldarria zabaldu genuen!
Ondoren bertso batekin eman genion hasiera afariari. 100 pertsona inguru egon ginen afaltzen adin desberdinetakoak eta giroa paregabea izan zen, eskerrik asko benetan. Hala ere gaueko kontzertuetan (Ghetto Boys eta Trikisound) jende kopurua hirukoiztu egin zen, izan ere gure afariarekin batera HERRIRAk antolatutako preso eta iheslarien aldeko barrikotea zegoen eta hura bukatuta jende guztia gaztetxera igo zen, guraso, gazte zein ikaslek parranda egiteko aukera izan genuen goizeko 9ak arte.  Oso gustora geratu gara izandako emaitzekin, egindako lanak azkenean eman du bere fruitua.
Ikasle uholdea beste behin kalera atera da eta aurrera jarraitzeko gogoak iñoiz baino indartsuagoak dira.
UTOPIAREN BIDEAN, IKASLIAK IRAULTZA!
IRABAZIKO DUGU!
Ekitaldiko bertsoa:
Apirilak 6, egun handia
ikasle gaua tarteko,
Nahiz jai giroan elkartu garen 
asko dugu babesteko,
Hamaika gazte bildu ohi gara
iraultzari ekiteko,
Bide luzea egin den arren
asko dugu egiteko,
Eta guztion beharra dago
utopiara heltzeko!
Etiketak: Ertainak, Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa