Archive for apirila 10th, 2013

VI. Kongresu Prozesuan zehaztutako Ikasle Estrategiaren harira burutzen ari garen harreman biraren baitan Euskal Preso Politikoen Kolektiboa-ren Bitartekaritza Taldearekin izan gara. Gatazkaren konponbidean elkarren artean izan beharreko harremanetaz mintzatu gara; baita EPPKren mintzakidetza taldearekin zuzeneko harremanak izateko egin beharrekoen inguruan.

Etiketak: Bestelakoak, Info

Gau goizean Ekaitz Ibero donostiarra atxilotu du Ertzaintzak. Bortizkeria handiz Donostian antolatutako Gune Askean sartu eta preso eraman dute gaztea. Han zeudenek kolpeak jaso eta anbulantziak bertaratu behar izan dira. Leioako Campusean ikasleek haien haserrea adierazi eta manifestazio  eta eserialdia egin dute. Segurtasun indarrek Ertzaintza deituko zutenaren mehatxatu egin dietela salatu dute ikasleek Leioatik!ek jakin arazi duenaren arabera.

Lautadako Ikasle Abertzaleak-ek ondoren azaltzen dugun bideoa igorri digu. PNVk zuzentzen duen Hezkuntza Sailburuak LOMCEren aurrean egiteko duen asmo argia azpimarratzen du: ezer ez!

Etiketak: Ertainak, Info
  • Artxiboa