Aste batzuk txukuntze lanetan izan ostean, Gasteizko Ikasle Mugimenduak publiko egin du www.ikaslealtxa.info webgune berritua.

Apunteak kolektibizatzeko txokoa, sare sozialak, berriak, bitartekoak… bezalako atalekin jaio da atari berria. Ikasle mugimenduaren tresna honek borroka lokalen isla izan eta ikasle sarea osatu nahi du.

Ikasle Altxa-ren oharra:

Astetako berritze lan neketsua eta politaren ostean, berriro bueltan da Gasteizko Ikasle Iraultzaren berriemaile den ikasle web gunea, baina ez dator edonola! Itxura berritua, gauzak aurkitzeko errazagoa, dinamikoagoa eta itxurosoagoa izan arren, bere aldaketaren funtsa ez dago bere itxura edo estetikan.

Gure komunikazio proiektuak aldaketa garrantzitsua izan du. Gure ustez ikasle mugimenduaren web orriaren funtzioa ezin da izan soilik informatzea, ezta soilik formakuntzarako argitaratzen diren gauzak jartzea edota egiten diren deialdi ezberdinen berri ematea ere. Guk komunikatzeko tresna birtual hau jendartea iraultzeko beste tresna bezala ulertzen dugu, eta horregatik iraultza horren parte izan behar da.

Hori dela eta, orain arte izan dituen funtzioez gain, beste hainbat berri izango ditu. Alde batetik ikasle iraultzaren sarea osatuko du, eta antolatzen diren gauzen eta gertakarien berri emateaz gain, hauek nola antolatu eta burutu diren ere publikatuko dugu, horrela gure ingurunea kolektiboki nola aldatu jakiteko tresnak elkarren artean zabaldu eta elkarrengandik ikasiko ditugu.

Bestetik, kolektibizazio prozesu bat abian jarriko dugu. Gasteizko IAko ikasleek proposatuta, ikasle bizitzaren eta baliabideen kolektibizazio prozesu bat martxan jarriko da, eta gure web gunean jakintzaren kolektibizazioarekin hasiko gara. Horretarako apunte eta lanak igo eta deskargatzeko aukera izango da, eta Gasteiz osoko ikasle apunteen sare izugarria osatzeko asmo osoa dugu.

Urtero ikastetxean lan mordoak bidaltzen dizkigute irakasleei eman eta haiek kalifikatu gaitzaten. Lan guzti horiek zertarako balio zaizkigu nota jaso ondoren? Askotan ezabatu edo bazter batean  gordetzen ditugu, notari bakarrik emanez garrantzia, lan hori egiteko eman dugun denbora eta buruhauste guztiak irakaslearen araberako nota bat bilakatu baino ez dira egiten eta guk bakarrik izaten dugu ikasi dugunaren berri.

Gainera azterketa garaitan oso bakarrik ibiltzen gara, bakoitza bere etxean, bakoitza bere liburu aurrean, eta horrek indibidualismo eta leihara bultzatzen gaitu, nota delako lortu behar duguna. Esfortzu hori kolektibizatuz, elkarrekin eta elkarrengandik ikasi, elkarri lagundu eta azterketen injustiziari elkarrekin aurre egitea lortu daiteke, eta elkartasuna bezalako bestelako baloretan oinarritutako gizartea eraikitzeko modu bat da. Gainera informazio guzti hori euskaraz, eta ikuspegi kritikoarekin izateko aukera zabaltzen du!

Beraz, igo eta deskargatu apunteak eta lanak lasai! Baina hortaz gain, geratu ikaskideekin ikasteko, pasaiezue zuen gauzak, lana banatu… mila modu daude iraultza hau gure artean ere egiteko!!!

Beno, eta amaitzeko, ikusiko duzuenez, baditu beste hainbat gune (formakuntza gunea, EH info, bideoak, kontzertuen datak, deskargatzeko musika…) baina horiek zuek deskubritzera gonbidatu nahi zaituztegu!

ANIMO, eta JOTAKE!!!

Etiketak: Ertainak, Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa