Dinamika honen helburua ikasleon ikas baldintzen (kostu/zerbitzu balantzean) egoeraren zundaketa kolektibo bat egitea da. Errealitatearen arakatze txiki bat egin nahi dugu, galdetegi honekin ikas baldintzen lagin bat ateraz.

Finean honako galderei erantzuna topatzen hasi nahi dugu: Ikasleok matrikulazioan ordaintzen duguna jasotako zerbitzuarekin alderatuz, egokia dela esan dezakegu? Zenbatean dugu ikasleok zerbitzu edo ikas baldintza duinak?

Ikusi inkesta betetzeko tutoriala:

ZERGATIK?

Galdera hauek orain egitearen arrazoi zehatz bat bada: Eusko Jaurlaritzak aurrekontuak aurkeztu zituenetik (2013ko martxoaren 12a) negoziaketa fasean dago murgildurik dago UPVrekin. Ikerketa honen emaitzak testuinguru honetan ikasleoi baliagarriak izango direla iritzi dugu:

a) UPVren aurrekontuak aurkeztu ez badira, gure sektoreak bizi duen
egoeraren beharrak negoziaketetan kontuan hartu daitezen datuak
publiko egingo ditugu.
b) UPVren aurrekontuak aurkeztu badira, gure sektorea

murrizketekin biziko duen eskenatoki berriaren dimentsioak ulertzeko
baliagarri izango zaigu, orain arteko egoera eta aurrekontu berriekin
gertatuko dena alderatuz eta aurreikusiz.


Bestalde, Nafarroako Unibertsitatea Publikoaren 2012ko aurrekontuak austeritate printzipio nagusiari jarraitzea erabaki zutenez (ikus III. Plan Estrategikoa), murrizketekin unibertsitate publiko eta ustez elebidun batean ikasleon egoera zer nolakoa izaten ari den ikusteko beta emango digu.

Dokumentua jeisteko: klik hemen

NORTZUK GARA?

UPVn eta UPNAn ikasten dugun Ikasle Abertzaleak-eko kideak gara ekimen parte-hartzaile hau martxan jarri dugunak. UPVko zein UPNAko ikasle orori irekitako ekimena da hau eta ikaslegoaren gehiengoaren parte hartzea bultzatzea gustatuko litzaiguke. Guk inkesta abiatu arren, inkestaren osatze eta hedatze prozesuan norbanako, gela, asanblada, ikasle antolakunde … anitz batzea nahi dugu. Ostera guztion izenean emaitzak bilduko dituen txostena aurkezteko.

NORI ZUZENDUA?

Esan bezala, momentuz, ekimen parte-hartzaile honen muina galdetegia da, eta, beraz, UPVn zein UPNAn ikasten dugun ikasleei, bertan jarduten duten ikasle asanblada, sindikatu eta bestelako eragileei, ikasle kontseilu ezberdinei (fakultateetako ikasle kontseiluetatik, ikasle kontseilu zentraletaraino), etab. zuzendutakoa da, guztion parte hartzea eskatzen duena.


PARTE HARTU

Inkestaren berri ematea eta parte hartzeko deia une berean egin diogu ikasle eragile zein ikasleei. Izan ere gure ustetan inor ez baita beste inor baino gehiago eta, aurretik aipatu dugun moduan, guztion parte hartzea lortu eta sustatu nahi dugulako maila berean. Horregatik dela inkesta egiten, dela ingurukoei ekimenaren berri eman eta bertan parte hartzera animatzen, dela txostenaren datuak aztertzen edota ekimen berari ekarpenak, kritikak, moldaketak egiten, guztia izango da hain beharrezkoa den parte hartze aktiboa.

Azkenik, datuen jasotzean eta gerora emaitzekin plazaratuko den txostena egiten parte hartu nahi baduzu edota inkestari zein ekimenari proposamen, ekarpen edota kritikarik izatekotan, gurekin harremanetan jarri zaitezke  email honen bitartez: etazureklaseanzer@gmail.com

Etiketak: Info, Unibertsitateak
  • Artxiboa