Archive for apirila 16th, 2013

LOMCE aplikatzeko gobernu ezberdinek atzerapauzorik emateko inolako asmorik ez duela ikusita eta epe motz batean (maiatza-ekaina) bere onarpena Espainiar kongresuan PPren gehiengoa baliatuz egingo dutela jakinda, Gasteizko ikasleek lege arrotzaren aurkako sinadura bilketa masiboa abiatzea erabaki dute. Sinadura orria eskuratzeko egin klik hemen!

Etiketak: Ertainak, Info

Aguraingo Ikasle Abertzaleak-ek LOMCEri aurre egiteko lehengo pausua emango du ostegun honetan, hilak 18an. Klaseko azken bi orduetan paroa egingo dute eta ondoren manifestazio bat Agurainen. Deialdia Aniturri Institututik hasiko da 12:40ean eta herriko kaleak zeharkatuko ditu.

Etiketak: Ertainak, Info

“Universitat Autònoma de Barcelona”n ikasle greba deitu dute bihar, hilak 17, LOMCEren kontra eta bestelako hezkuntza eredu baten alde. Hona sortu duten bideoa:

  • Artxiboa