Archive for apirila 17th, 2013

Etiketak: Bestelakoak, Info

Bihar, UPVko Bizkaia Aretoan Preso politikoak eta gatazken konponbidea mahaingurua izango da. Bertan, nazioartean gatazken konponbidean aditu diren kideek hartuko dute parte eta Euskal Herriko gatazkari begira irtenbideak kokatuko dituzte.

Etiketak: Bestelakoak, Info

Bihar, hilak 18, arratsaldeko 18:30 inguruan LOMCEren inguruko hitzaldia egingo da Bilboko San Mameseko fakultatean. Zuzendaritzaren aldetik hitzaldia egiteko traba etengabeak egon badira ere, bertako ikasleek hitzaldia normaltasunez egingo dutela iragarri dute.

Etiketak: Info, Unibertsitateak

Haraba!-k zabaldutakoaren arabera gaur, apirilak 17, Nazioarteko Preso Politikoen Eguna aprobetxatuz, hainbat ikaslek argazkia atera dute Gasteizko unibertsitatean. Argazkiaren bidez elkartasuna adierazi nahi izan diote mundu osoko preso politiko guztiei.

  • Artxiboa