Archive for apirila 23rd, 2013

Arabar Errioxako Ikasle Abertzaleak-ek urtero egin ohi duen Ikasle Egunaren harira, aurten, eguna iragarriko duen kartela lehiaketa bidez aukeratzea proposatu dute. Kartelak izan beharreko hainbat baldintza zehaztu dituzte. Horien artean, maiatzaren 31rako entregatzeko epea errespetatzea izan da.

Etiketak: 25 URTE, Ertainak, Info

Donostiako gazte auziperatu eta atxilotuei elkartasun eta babesa adierazteko asmoz, Zaballako espetxera martxa antolatu da Gasteizen Haraba!-k jakin arazi digunez. Martxa apirilaren 25ean, ostegunean, izango da. Horretarako hiru deialdi egin dira: 15:30 Kutxiko Txapelarri tabernan; 15:45 Lineako autobusean (Gasteizko geltokia); 16:15 Zaballako espetxean. Denok gara Donostiako gazte auziperatuak!

Etiketak: Bestelakoak, Info

LOMCEren inguruko hitzaldia izanen da datorren ostegunean, hilak 25, Leioako Campuseko Magisteritzako Eskolan.

Etiketak: Info, Unibertsitateak

Bestelako hezkuntza eredu bat garatu bidean eztabaida jardunaldiak antolatu ditu LAB sindikatuak Nafarroan. LOMCE salatu eta hezkuntza sistema nazionala aldarrikatu du Hezkuntza Delegaritza aurrean eginiko agerraldian.

Etiketak: Bestelakoak, Info
  • Artxiboa