Arabar Errioxako Ikasle Abertzaleak-ek urtero egin ohi duen Ikasle Egunaren harira, aurten, eguna iragarriko duen kartela lehiaketa bidez aukeratzea proposatu dute.

Kartelak izan beharreko hainbat baldintza zehaztu dituzte. Horien artean, maiatzaren 31rako entregatzeko epea errespetatzea izan da.

Arabar Errioxako IAren oharra:

2013ko Ikasle Eguna jada martxan dago eta hori dela eta logo lehiaketa bat antolatu dugu. Urriaren 5ean ospatuko dugu jaia eta zuen logoak aurkeztera gonbidatzen zaituztegu,  zuen partehartzea nahi baitugu. Iaz jende asko biltzea lortu genuen eta aurten, oraindik ere urrunago helduko garela ziur gaude.

Urte honetako helburuetako bat Ikasle Eguna guztion artean aurrera eramatea da eta modu erraza ekintza guztietan zuen laguntza jasotzea da. Oraingoan jai ikaragarri bat antolatu nahi dugu, beste jai guztien antzik ez duena, benetako jaia, gure eskutik eta guretzat. Ikasle Egunaren antolaketaren parte aktibo sentiarazi nahi zaituztegu, eta zuen diseinuen bidez hori islatu nahi dugu.

Logo lehiaketaren arauak hauek izango dira:

  • A4 orri baten laurdena izan beharko da.
  • Bi esaldi agertu beharko dira: ‘Ikasle Eguna 2013‘ eta ‘Tantaz tanta Arabar Errioxa euskaraz busti‘.
  •  Leloarekin zerikusia izatea ondo legoke.
  • Maiatzaren 31 izango da aurkezteko azken eguna.
  • Nola aurkeztu:
  •  a.e.ikasleabertzaleak@gmail.com helbidera bidaliz, asuntoan ‘Logoa’ jarriz eta mezuan zuen izen-abizenak aipatuz.
  • Uxue, Beñat, Ane, Jone edo Idoiari eskura emanez.
  • Zalantzarik izanez gero bai lehen aipatutako helbidera edo @ArabarErrioxaIA twitterera idatzi.
Etiketak: 25 URTE, Ertainak, Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa