Bestelako hezkuntza eredu bat garatu bidean eztabaida jardunaldiak antolatu ditu LAB sindikatuak Nafarroan.

LOMCE salatu eta hezkuntza sistema nazionala aldarrikatu du Hezkuntza Delegaritza aurrean eginiko agerraldian.

Nafarroako LABen oharra:

LOMCEri EZ. GUK GURE HEZKUNTZA SISTEMA

Hau da etorkizunean izanen dugun eskolaren argazkia, bai baliabideei dagokionez, zein mamiari dagokionez. Madrilgo gobernuak, PPk, Espainiako parlamentuan gehiengoa duela eta egungo egoera sozio ekonomikoaz baliatuta, langileen eskubideen aurkako erreforma ezberdinak ari da indarrean jartzen: Lan-erreforma, erretiroaren adinaren atzeratzea, zerbitzu publikoetan murrizketak…Jendarte sumisoa nahi du, merkatuaren zerbitzurako, eskubiderik gabekoa eta Madrilen hartutako erabakien menpekoa.

Hezkuntza honen zerbitzura jarri nahi du eta LOMCE abian jarri nahi du: eskola publikoa Eliza, Merkatua eta Eskuina zaharkituenaren menpe.

LAB sindikatuak argi du Euskal Herrian gure hezkuntza sistema propioa behar dugula, hemen definitu behar dugula zer nolako eskola nahi dugun, baita gure etorkizuna. Egungo hezkuntza komunitateari hausnarketa eta eztabaidarako tresnak eman nahian, LOMCEri buruzko kaier gorria egin dugu, baita eztabaidarako jardunaldiak.

Asko dira orain artean egindako lanak, baita eztabaidarako elementuak. Bihar hasita lau saio ezberdinetan honako gaiei helduko diegu:

Apirilaren 24an HIZKUNTZEN TRATAERA

Maiatzaren 8an PARTE HARTZEA

Maiatzaren 16an CURRICULUM ETA PEDAGOGIA

maiatzaren 22an AUKERA BERDINTASUNA

Etiketak: Bestelakoak, Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa