Archive for apirila 25th, 2013

San Mames Berriko ikasleek apirilaren 29an 10:30ean elkarretaratzea deitu dute. Izan ere, egun horretan,  San Mames Berriko unibertsitateko eraikina inaguratzera joanen dira Iñigo Urkullu, Iñaki Goirizelaia, Iñaki Azkuna eta Jose Luis Bilbao. Bertako ikasleek, jendarteari “gogor lanean” dihardutela sinestarazteko antzezlan bat besterik ez dela uste dute; unibertsitatea UPVren “aurrerapenaren”  ikur gisa aurkeztuz eta benetako “gabeziak” ezkutatuz. Jarraitu honen inguruko eztabaida topatu.info-n.

Aurreko asteartean, apirilak 16, Donostiako 8 gaztek atxilotze agindua jaso zuten SEGIko kide izatea leporatuta. Honen aurrean, Euskal Herri osoko gazteek Donostiako Bulebarra okupatu zuten #AskeGunea sortuz eta #HerriHarresia eratuz. Ertzaintzaren oldarraldiaren kontra eta hauek kazetariekin eta adierazpen eta informazio askatasunaren kontra izandako jarrera salatzeko elkarteratzea egin dute Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasle eta irakasleek.

40 bat ikasle batu da arratsaldeko 16:30etatik 17:30etara Zaballako espetxean, Donostiako azken atxilotuei elkartasuna eta babesa adierazteko. Kontzentrazioa Zaballako espetxearen inguruetan burutu da, Ertzaintzak ez baitu utzi kartzelaraino hurbiltzen. Han bildutakoek “Jo ta ke, irabazi arte”, “Euskal Gazteria Aurrera” edo “Gazte ta aske, irabazi arte” bezalako oihuak bota dituzte. Kontzentrazioa amaitzean suziriak bota dira airera.

Etiketak: Bestelakoak, Info
  • Artxiboa