Aurreko asteartean, apirilak 16, Donostiako 8 gaztek atxilotze agindua jaso zuten SEGIko kide izatea leporatuta. Honen aurrean, Euskal Herri osoko gazteek Donostiako Bulebarra okupatu zuten #AskeGunea sortuz eta #HerriHarresia eratuz.

Ertzaintzaren oldarraldiaren kontra eta hauek kazetariekin eta adierazpen eta informazio askatasunaren kontra izandako jarrera salatzeko elkarteratzea egin dute Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasle eta irakasleek.

Ikasle eta irakasleen irakurketa euskaraz:

Aurreko asteartean, apirilak 16, Donostiako 8 gaztek atxilotze agindua jaso zuten SEGIko kide izateagatik. Honen aurrean, Euskal Herri osoko gazteek Donostiako Boulebarra okupatu zuten AskeGunea izeneko ekimenari hasiera emanez. Herri harresiaren babesaz, AskeGuneak 3 egunez iraun zuen, ostiralean, Ertzaintzak ekimena hondatu eta gazteak atxilotu zituen arte. Ertzaintzak metodo bortitzak erabili zituzten herri harresiko kideen zein bertan gertatzen zenaren berri ematen saiatzen ziren informatzaileen aurka.
Informatzaileen kasuan, Lander Arbelaitz Argiako kazetariarena dugu oihartzun gehien izan duen adibidea beste zenbaiten artean. Komunikatzaileak Ertzainen kontrolpean zeuden une oro eta ezin izan zuten informazioa modu aske batean lortu. Egun hartan, informazioa kiosko batetik ateratako irudietara mugatu zen, gertaeren berri emateko kioskotik atera ezinik. Herri Harresiko kideen materiala beharrezkoa izan da benetan gertaturiko guztia ezagutarazteko. Horregatik, gure babes guztia adierazi nahi diegu bertan komunikazio lanetan jardun zuten guztiei.
Honen guztiaren aurrean, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko ikasle eta irakasleek honako hau aldarrikatzen dugu:
  1. Benetan ditugun askatasunen artean informazio eskubidea praktikara eramatea.

  2. Informazioa eman eta jasotzeko jarduna errespetatua izatea, hau baita iritzi aske eta anitza eraikitzeko sostengua.

  3. Albisteak kritikoki lantzeko askatasuna izatea. Hori sustatzeko, hezkuntza garrantzitsua denez, unibertsitateak kazetaritza kritikoaren aldeko apustua egitea. 

Hemendik aurrera lantzen diren ekimenetan, Askeguneak izango duen jarraipenean adibidez, aldarrikapen hauek onartu eta praktikara eramatea nahi dugu.
GORA INFORMAZIO ASKEA!

2 Iruzkin orain arte.

  1. Pedro(e)k dio:

    Oso ongi! Hori da bidea. Zuzenketa bat, hau da askegunearen webgunea, uste dut hori zaharra dela. http://askegunea.wordpress.com/

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa