San Mames Berriko ikasleek apirilaren 29an 10:30ean elkarretaratzea deitu dute. Izan ere, egun horretan,  San Mames Berriko unibertsitateko eraikina inaguratzera joanen dira Iñigo Urkullu, Iñaki Goirizelaia, Iñaki Azkuna eta Jose Luis Bilbao. Bertako ikasleek, jendarteari “gogor lanean” dihardutela sinestarazteko antzezlan bat besterik ez dela uste dute; unibertsitatea UPVren “aurrerapenaren”  ikur gisa aurkeztuz eta benetako “gabeziak” ezkutatuz.

Jarraitu honen inguruko eztabaida topatu.info-n.

San Mames Berriko ikasleen oharra:

San Mames Berriko ikasleok Bilbo inguruko ikasle, irakasle eta gazte guztioi honakoa jakinarazi nahi dizuegu :

Datorren astelehenean, apirilaren 29an, Bilboko San Mames berriko unibertsitateko eraikina inauguratzera Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria, Iñaki Goirizelaia (UPVko Errektorea) , Iñaki Azkuna (Bilboko Alkatea) eta Jose Luis Bilbao (Bizkaiko Ahaldun Nagusia) etorriko direla.

Beti bezala, beraien helburua euskal hezkuntza publikoaren alde gogor lanean dihardutela jendarteari sinestarazteko antzezlan polit bat egitea izango da, gure unibertsitate hau UPVren modernitate eta aurrerapenaren ikur moduan aurkeztuz.

Bertako ikasleok ordea badakigu eraikin hau gaur egungo UPVren hainbat unibertsitatek jasaten duten egoera penagarriaren karikatura bat besterik ez dela. Kanpotik ahalik eta itxura politena ematen saiatu dira barneko prekarietatea eta gabezi guztiak agerian gera ez daitezen.

Idatzi honen bitartez dei egiten dizuegu apirilaren 29an, goizeko 10:30etan San Mames Berriko eraikin kanpoan egingo den elkarretaratzera, gaur egun ikasleok pairatzen dugun egoera tamalgarria salatzeko. Denon artean fartsa honen benetako aurpegia erakutsaraziko diegu!

GURE ESKUBIDEAK ERRESPETA DITZATELA! IKASLEOK BORROKAN!

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa