Archive for apirila 28th, 2013

Hona hemen Lautadako (Aguraingo) Ikasle Abertzaleak-ek LOMCEren aurka egin duen bideo berria. Bideoaz gain, apirilaren 18an manifestazioa egin zuten erreforma espainolista salatzeko. Wert Hezkuntza Ministroari, argi utzi nahi izan zioten Arabar Lautadan ez dutela horrelako hezkuntza erreforma faxista eta atzerakoirik onartuko.

Etiketak: Ertainak, Info

Apirilaren 25an Madrileko Somosauas-eko Campusera sartu zen polizia. Bertan 11 ikasle atxilotu zituen. Apirilaren 25erako ¬°En Pie! Plataforma-k Espainiar kongresua inguratzeko egindako deialdia dela eta, antza, ikasleak fakultateetan mobilizazioa antolatzen hasi ziren. Bertako errektoreak poliziari hezigunean sartzeko askatasun osoa eman zion.

Eredugarria da Txileko ikasleek duten borrokatzeko grina. Bi urte eta gero, hezkuntza publikoaren aldeko borrokan jarraitzen dute tinko, heziguneetatik kalera ateraz. Manifestazioak, aldarrikapenak, ilusioa… Haien borroka gure sentitu eta haien eredutik ikasteko ere badugu. Gora Chileko ikasle mugimendua!

  • Artxiboa